Game Erauntsia Sariak itzuli dira, euskal gamer jokalarien komunitateak urteko joko onenak izendatzeko unea. Abenduaren 31ra arte bozkatzeko aukera egongo da. Opariak zozkatuko dituzte, adi. Kategoria desberdinak daude, baina hemen nabarmenduko duguna: euskal jokorik onena nahiz euskaratzerik onena.
Aurten euskaraz argitaratu diren jokoen artean nabarmentzen dira:
Lokalizazioen aldetik bai, ikaragarrizko urtea izan da 2022a. Inoiz baino euskaratze gehiago argitaratu dira aurten; 32, guztira.
Game Erauntsia Sarien irabazleak 2023 hasieran iragarriko dituzte. Abenduaren 31ra arte duzue zuen faboritoak aukeratzeko. Bozka ezazu hemen. Urtero egin modura, parte hartzaileen artean opariak banatuko dituzte: 20 euroko bi opari txartel zozkatuko dira inkesta modu egokian bete dutenen artean; irabazleek hauta dezakete txartela zein plataformatarako nahi duten. Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu