Teknologia albisteak

izenikgabe

Erabiltzailearen jarduna

Hizki App print and play musutruk

2024-01-16 : 11:46

Hizki.app jokua interesgarria iruditzen bazaizu baina pantailarekin ibiltzea nahi ez baduzu, hona hemen paperezko bertsioa musutruk jeisteko. Hizki.app hitzak sortzeko joku sinplea da, non 16 hizkiekin ahalik eta hitz gehien sortu behar dira. Bi hilabete hauetan milaka hitz ikusi eta ikasi ditugu egunero eta orain karta bertsioa eskuragarri dago, doan!

Euskal Game Jam, lehen edizioa!

2023-11-24 : 11:16

Joan den asteburuan Euskal Game Jam-a ospatu zen UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta sare bitartez. Game Jam batean gai bat proposatzen da eta epe labur batean bideojoku bat sortu behar da. Lehenengo edizio honen gaia "Eraldatu Bihurtu" izan zen.