Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Proiektua aurkezteko saioak prestatu dira Beasainen eta Tolosan.
Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurrerako 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera.
Proiektua aurkezteko, Gipuzkoako zazpi eskualdeetan aurkezpenak prestatu dira eta lehenengo biak Beasainen eta Tolosan izango dira. Ekitaldi horietan, perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira, YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko da, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argituta.
Hori dela-eta, Instituto del Quesok, Goenaga Esnekiak, Glucovibesek eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen ditu herritarrak proiektuen aurkezpenetara.
Beasaingo aurkezpena:
Data: Urtarrilak 18.
Ordua: 17:30-18:30.
Lekua: Beasaingo udaletxeko areto nagusia.
Tolosako aurkezpena:
Data: Urtarrilak 19.
Ordua: 17:30-18:30.
Lekua: Antonio Mª Labaien Kultur Etxea.
Bertaratzea baieztatzeko, interesdunek lapaolaza@asmoz.org helbidera mezu bat bidali edo 943212369 telefonora deitu beharko dute.
Proiektuko parte hartzaileek aldez aurretik eskertzen dute YoGoe4Life proiektuarekiko interesa.
Erantzun
Sartu