Teknologia albisteak

Adimen artifizialaz ikasteko Topagune Birtualak gaurdanik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-01-18 : 08:28

Beñat Erezuma adimen artifizialeko adituak, bere lanbide duen Berritzeguneetako lan pedagogikoan, Topagune Birtuala eskainiko du gaur, osteguna, urtarrilak 18, bi txandatan, 9.00etatik 9.30etara lehena, eta 15.00etatik 15.00etara bigarrena. Otsailean eta martxoan jarraipena izango du mintegi honek.

Xedea da nmaisu-maistra eta irakasleak adimen artifizialaren inguruan trebatzea, eskaintzen dituen aukeretaz hausnartzeko.

Lehen saio bat izango da gaurkoa, sarrera gisako bat: Zer da adimen artifiziala? Historia, adimen artifiziala eguneroko bizitzan eta gizarte-erronkak

Gaurko saioetara konektatzeko:

Hurrengok izango dira otsailaren 22an eta martxoaren 21ean, gai hauekin:

  • Zein teknologia dago adimen artifizialaren atzean? Ikasketa automatikoa eta sakona.
  • Adimen artifiziala hezkuntzan, aukerak eta erronkak ikastetxeetan.

Erantzun

Sartu