Iazko martxoan sortu zen Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea, zortzi herritako ordezkariak zirela tartean: Azkoitia (Gipuzkoa), Baztan (Nafarroa), Galdakao (Bizkaia), Hernani (Gipuzkoa), Lazkao, Sara (Lapurdi), Zarautz (Gipuzkoa) eta Ziburu (Lapurdi). Euskal literatura eta musikagintza sustatuz, euskarazko azoka edo plaza gisa antolatutako zortzi ekitaldi dira orain Doinuele (gehikuntzetara irekita dauden arren). 2024an plaza hauek izango duten egutegia aurkeztu dute gaur.
Euskal Herriko zortzi ekimen hauek osatzen dute Doinuele, eta hauexek beraz, beraien 2024ko jarduna izango dena:
- (H)ilbeltza Baztanen, urtarrilaren 22tik 28ra. Nobela beltzari buruzko ekitaldiak.
- Geure Gelatik Azkoitian, apirilean 13tik 15era. Emakumeek idatzitako liburuen azoka eta ekitaldiak.
- Literaturia Zarautzen, maiatzaren 24tik 26ra. Literatura azoka eta ekitaldiak.
- Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, ekainaren 1ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
- Hernaniko azoka, urriaren 5ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
- Ikusi Mikusi Saran, urriaren 11n eta 12an. Haur eta gazte literatura eta ekitaldiak.
- Sormene Galdakaon, urriaren 30ean. Literatura azoka.
- Lazkaoko azoka, abenduaren 13tik 15era. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
Erantzun
Sartu