Teknologia albisteak

"Jakintzak, hizkuntza eta feminismoa", jardunaldi bat Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-01-11 : 09:27

Urtarrilaren 17 eta 18an jardunaldia egingo da Donostian: Jakintzak, hizkuntza eta feminismo. Bi arratsalde jarraian, 16.00 eta 19.00ak artean, EHUko Hezkuntza, Filosofia, Antropologia (HEFA I), Areto Nagusian. Sarrera doan da. Antolatzen dute EHUk eta AFITek (Antropoloogia Feminista Ikerketa Taldea).

Jardunaldietan hizkuntza, generoa eta feminismoen arteko loturez hitz egingo da, akademian zein kalean garatutako jakintzak eta eztabaidak gizarteratzeko asmoz. Nazioarteko ahotsak, estatu mailakoak edota Euskal Herrikoak batera jarri nahi dira elkar entzuteko eta elikatzeko, bertan aipatutakoek aurrerantzean bere bidea egin dezaten.

Lehen eguneko topaketa (urtarrilak 17, asteazkena), gazteleraz, Lenguaje, subalternidad y lingüística feminista; hizlari hauekin:

  • Teresa Moure (Universidad Santiago de Compostela, USC)
  • Victoria Furtado (The City University of New York, CUNY)

Ostegunekoa (hilak 18), euskaraz, Biziberritze-prozesuak eta hizkuntza-marjinak mahaingurua partaide hauekin:

  • Onintza Legorburu (EMUN) (moderatzailea)
  • Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua)
  • Daniel Amarelo (Universitat Oberta de Catalunya, UOC)
  • Jaime Altuna (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU)

 

Erantzun

Sartu