Teknologia albisteak

Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram ixteko agindu du

Sustatu
2024-03-23 : 09:03

Telegram mezularitza aplikazioa Espainian ixteko agindu du Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak. Lau erakundek jarritako salaketa baten ondorioa da (Mediaset, Atresmedia, Movistar eta Egeda). Salaketaren arabera, egile eskubideak bortxatuz edukiak banatzen omen dira Telegram bidez, eta kasua ebatzi bitartean, kautelazko neurria erabaki du epaileak, Telegram ixtea. Atzo arratsaldekoa omen da agindua, eta orain Espainiako ISP zerbitzuek (Internet konexioa ematen dutenek, hala nola Movistar bera edo Euskaltel, adibidez) agindua bete beharko dute. Larunbat goiz honetan Hego Euskal Herrian Telegram ibili badabil oraingoz, baina hortik irakurri dugu litekeena dela asteburuan funtzionatzeari uztea.

Publizitatea

Berriz ere, euskarazko publizitate ulertezina

Sustatu
2024-03-22 : 11:51

Administrazioa Euskaraz taldearen mezuetan ikusi dugu salaketa, kartel ulertezin honetakoa: "Diskriminaziorik gabeko Nafarroa baten alde, baina gutxiago 'gainera' gehiago". Gaztelaniazko bertsioa (argiki originala horixe, ez euskarazkoa) literalki (edo) itzultzen saiatu direlako izan daiteke agian... baina egindakoari itzulpena deitzea gehitxo litzateke itzultzaile lanbidearentzat. 

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

2024-03-22 : 10:16

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:

  • Fatima Mernissi, Dreams of Tresspass 
  • Artur Pestana 'Pepetela', A Geração da Utopia 
  • Sheridan Le Fanu, Carmilla

Euskara online ikasteko Ingura sistema martxan jarri du Jaurlaritzak

Sustatu
2024-03-21 : 10:52

Eusko Jaurlaritzak euskara online ikasteko eta irakasteko Ingura plataforma digitala abian jarri du. HABEren Boga auto-ikaskuntza sistema ordezkatzera dator Ingura, eta A1 lehen mailatik C1 maila aurreraturaino eskainiko ditu edukiak, batzuk doakoak, eta beste batzuk euskaltegi edo edo autoikaskuntza-zentro bateko matrikula bidez eskuratzekoak. Hasteko A1 mailako atal doako eta irekia eskuratu daiteke, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), eta datorren 2024-2025 ikasturtean A1 ikastaro osoa eskainiko da, baina esan bezala matrikula ordaindu beharko da horretarako.

Matematikari eta Hizkuntzalari euskaldunen topaketetarako deialdiak

Sustatu
2024-03-21 : 10:29

Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain egin dituenez, horra informazioa (eta matematikari-hizkuntzalaririk ere egongo da hortik, komunikazioa bietara bidaltzeko gauza denik).

Google-ri 250M€-ko isuna Frantzian

Sustatu
2024-03-20 : 16:59

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.

Bideo-saioa ostegunean: Adimen artifiziala hezkuntzan (aukerak eta erronkak)

Sustatu
2024-03-20 : 10:28

Ostegun honetan izango da Beñat Erezuma pedagogo adituak eskainitako Adimen Artifizialari buruzko azken Topagune Birtuala. Aste honetakoan "Adimen artifiziala hezkuntzan: aukerak eta erronkak" izango da gaia.

Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa.

Sustatu
2024-03-20 : 08:50

Mooteu Euskadi 2024 apirilaren 26an Eibarren izango da. Aurtengo jardunaldian, etorkizunari begira jarriko gara adimen artifiziala bezalako teknologiek zer eman dezaketen aztertu nahian. Informazio gehiago eta izena emateko: ueu.eus 

Komunikazioa adimen artifizialaren menpe? Nortasuna Sarean jardunaldia

2024-03-19 : 09:03

Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era.

Bizitza luzerako giltza: loa, dieta eta dirua

Sustatu
2024-03-18 : 14:09

Venki Ramakrishnan Nobel saridunak bizitza luzatzeko estrategiak, zientzia eta bizitzaren luzapenaren aho-handi iruzurtiak aztertu ditu, loaren garrantzia, dieta osasuntsua eta faktore ekonomikoak nabarmenduz.

Oskar Alegriaren filma berria badator eta izenburu luze eta polita dauka

Sustatu
2024-03-15 : 08:23

Oskar Alegria zinegilearen azken filma aurkeztu da astean Iruñean eta pentsatzen dugu laster izango dela herriz-herri ikusteko aukera. Oraingo honetan Oskarrek Paolo izeneko astoa aukeratu du filmerako lagun moduan, eta egindako ibilaldian grabatu du pelikula.

23. KORRIKA. Gaur hasiera eguna Irunen. Batu zaitez!

Sustatu
2024-03-14 : 09:30

Euskal Herri osoa batzen duen 23. KORRIKAk euskara eta kultura bultzatzen ditu. HARRO HERRI.  Martxoaren 14tik 24ra. Irundik Baionarat. Gaur martxoak 14, hasiera eguna Irunen. 

Europako AA lege berria: aurrerapauso edo muga?

Sustatu
2024-03-13 : 16:53

Europako Parlamentuak Adimen Artifizialari buruzko lege berri bat onartu du, teknologia honen erabilera arautuz eta etikaz jokatzeko asmoa adieraziz. Europako AA lege berriak gaur, martxoaren 13an, onarpen handia lortu du. Europar Parlamentuan aldeko 523 bozka, aurkako 46 eta 49 abstentzio izan dira. Honek erakusten du legearen aldeko nabarmeneko babesa eta Europar Batasunaren barruan adimen artifizialaren erabilera arautzeko konpromisoa.

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren talde-lehiaketa abian da

Sustatu
2024-03-13 : 09:10

Bizkaiko gazteen artean arrakastatsuenetakoa den jolas hau berriro ere bueltan da. GUROTen edonork jokatu ahal du baina lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da. Gurot lehiaketan parte hartzeko izen-ematea www.gurot.eus webgunean egin beharko da otsailaren 26tik martxoaren 14ra bitartean.

Egunean Behin Josu Azpillagarekin aztergai: bost urte hauetako arrakastaren gakoak

Sustatu
2024-03-12 : 19:32

Egunean Behin jokoak 5 urte bete ditu, 2019ko martxoan abiatu baitzen. Naiz Irratiko Bigarren Kafea saioan izan da Josu Azpillaga app-aren proiektuko ingeniaritza burua, azaldu zein izan diren jokoaren gako tekniko eta sozialak, 5 urtean euskarazko teknologiako arrakasta kasu nabarmen bat bilakatzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››