Teknologia albisteak

Garuna eta elebitasuna, hitzaldia eta erakusketa Donostian

Sustatu
2024-04-05 : 11:03

Egun gutxi batzuk (datorren astea, izatez) geratzen zaizkio Donostiako San Telmo Museoan Garuna(k) erakusketari. Eta azken aste honetan, ekitaldi interesgarri bat BCBL ikerketa zentroko Ihintza Malharin ikertzailearen hitzaldia: "Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren arteko lotura", museoan asteartean (apirilak 9), 19.00etan.

Publizitatea

Txikipediaren proiektu bat, Zumaiako Institutua eta Donostiako Aquariuma elkarlanean

Sustatu
2024-04-05 : 09:25

Euskarazko Wikipediaren gaztetxoentzako atala da Txikipedia, eta ekimen interesgarrian jardun du azken hilabeteotan, datorren astean erakusketa batean gauzatuko dena. Txikipedia Nabigatuz proiektuak Zumaiako BHI Institutuak eta Donostiako Aquariumak egin dute elkarlanean. Emaitzak ikusgai datorren astean Zumaian, Apirilaren 9 eta 10ean Alondegia kultura etxean(Oxford aretoan).

Tipografiak oihartzun politikoak dituenean: Adidasen 4 hori

Sustatu
2024-04-04 : 09:18

Mezu politikoez eta adimen artifizialez ari ginela lehengoko albistean (txapelen erabilpena PPko de Andresen bideo artifizial samarrean) euskal tipografia tipikoko A txapeldunaren erabilpena aipatu genuen, bai PPren zein EH Bilduren EAErako aurre-kanpainetan agertu dena. Identitate politiko batekin lotura (eta, itxuraz, lotura positiboa, hautagaitza batzuek erabiltzea erabaki badure) duen ikur bat da tipografia hori, esan liteke. Baina batzuetan, asoziazio politiko hori ez da ona izaten. Adidas etxeak futboleko elastiko batzuetarako tipografia jakin bat erabili du, besteak beste Alemaniako futbol selekzioek erabiltzekoa, eta 4 zenbakiaren forma politikoki zuzena ez dela konturatu dira, berandu samar bada ere.

20 urte Gmail sortu zela, 15 euskaraz dagoela

Sustatu
2024-04-03 : 09:39

Astelehenean bete zen urteurrena, Apirileko Arrainaren egunean, Googlek Gmail sortu zuela iragarri zuela. Honela kontatu genuen Sustatun biharamunean, doi-doi sinistuz agindutakoa, gigabyte bateko gordailua zuea: "Posta elektronikoa eskaintzen duen doako zerbitzua da eta gigabyte baterainoko informazioa gordetzeko aukera emango du. Berria atzo zabaldu zen, baina Estatu Batuetan bromak egiteko erabiltzen duten eguna (April's Fool) izaki, berriaren gaineko zalantzak izan dira. (...) Albiste hau gezurra ez dela konfirmatu du Google Españak." 5 urte beranduago, ez zehazki apirilean baizik eta maiatzean, euskaraz erabiltzeko aukera sortu zen.

Txapel politiko zuzenak, artifizialak eta tipografikoak

Sustatu
2024-04-02 : 09:03

Aberri Egunean adimen artifizialeko tresna batekin zerbait egiten ausartu ginen Sustatun (ereserki absurdo bat, Suno erabilita). Baina ez ginen bakarrak izan, EAEko PPk edo beren hautagaiak (Javier de Andres aurkezten da lehendakarigai apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara), bideogile baten irudiak adimen artifizialeko sorkuntza batzuekin nahastu zituen bideo batean. Batzuen iritziz, geurea barkatua legoke, erabilpen ludiko eta ez profesionala baita (eta dibulgatiboa, Suno nola dabilen erakutsi nahi izan dugu, inongo musikariren lana ordezkatu gabe) baina kontestu profesional batean (horixe delakoan hauteskunde-mezuak zabaltzea) okerra litzateke hori. Balorazio horiez aparte, azter dezagun bideoa.

Suno: abestiak sortu adimen artifizialarekin, baita euskaraz ere

Sustatu
2024-03-31 : 08:18

Otsailean agertu zen Interneten Suno, adimen artifizialeko start-up eta enpresa berri bat. Beste adimen artifizial batzuek irudiak edo testua (ChatGPT) sortzen duten bezala, Sunok musika sortzen du. Ingelesez musikaren deskribapen bat eman, aukeran hitzak ere eta... minutu pare batean sortzen dizu musika. Gaur, Aberri Egunerako, euskal aberriaren ereserki bat egitea erabaki du proba gisa. Hortxe duzue.

Berba bi Fula hizkuntzan (anaia txikia / anaia nagusia)

2024-03-30 : 12:17

Anekdota pertsonal bat, labomatikan bezero batekin izandako elkarrizketatik hona ekarria, non Miñan liburua eta Fula hizkuntzako terminoa ('anaia txikia' esan nahi du Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen liburu-izenburuak) etorri zen solasera. Fulerazko beste hitz ikasi nuelarik... (irudia, Miñan liburuaren italierazko bertsioarena, Frantzisko Aita Santuak goraipatu zuena).

Mikel Zarate saria 2024, haur literaturako lanak sustatzeko

Sustatu
2024-03-30 : 11:39

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Mikel Zarate saria, 2024ko edizio honetan 14. edizioan dena. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz egiten da lehiaketa, eta lanak aurkezteko epea apirilaren 30a bitartekoa da.

'Hiru gorputzen problema' telesaila, zientzia fikzio oso interesgarria

2024-03-29 : 11:19

Duela astebete estreinatu zen Netflix-en, euskarazko azpidatziekin gainera, 3 Body Problem telesaila. Liu Cixin txinatarraren zientzia fikziozko trilogia bat da Hiru Gorputzen Problema. Tira, zehazki lehen liburuaren izenaburua da, baina lan osoari erreferentzia egiteko gehien erabiltzen den izena da. Fikzio interesgarria liburukoa, eta telesailaren lehen denboraldi hau ere ez dago gaizki. 

Harrera erakundeen laguntzarekin, 36 pertsonak gainditu zuten muga Bidasoan Korrikarekin

Sustatu
2024-03-29 : 10:34

23. Korrika Irundik abiatu zenean martxoaren 14an ikusi genituen irudian, nola Bidasoa Santiago zubitik igaro zuten zenbait migratzailek, Lapurdirantz, nazioarteko muga gaindituta. Korrika amaitu delarik, desobedientzia zibileko ekintza hau nola eta zergatik antolatu zen jakinarazi dute.

Helsinki ekimena: eleaniztasuna komunikazio zientifikoan

Sustatu
2024-03-28 : 11:13

Duela 5 urte abiatu zen ekimen hau, Helsinki izenekoa, Komunikazio Zientifikoan Eleaniztasuna sustatzearen aldekoa. Euskaraz ere badago beren manifestua, aldarrikatzen dituzten politikekin, eta aukera bat dago ekimenarekin bat egitekoa datorren asteazkenean, apirilaren 3an, webinar edo telekonferentzia kolektibo baten bidez. Hemen horri buruzko informazioa eta izena-emateko aukera.

Dali kargaontziak Baltimoreko zubia suntsitu du

Sustatu
2024-03-26 : 21:29

Baltimoreko Francis Scott Key zubia, Dali izeneko kargaontzi batek bere aurka talka egin ondoren, erori egin da, gertakari ikaragarriaren ondorioz, gutxienez hildako bat eta hainbat pertsona desagertuta daude.

Egunean Behin jokoaren 5. urteurreneko denboraldia osatu da, 14.a

2024-03-26 : 09:03

Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia (Primeran plataformak babestua), igandean amaitu zena, jokoaren 5. urteurrenaren denboraldia. Ohiko irabazle batzuk, aurreko denboraldietan ere nabarmendu direnak, agertu dira lehen postuetan: Irabazlea Mikelei izan da (Mikel Egiguren, Arrasateko ataundarra), Jortxi bigarren (Ioritz Berra donostiarra) eta Boehme hirugarren (Erik Gartzia Errenteriako kazetaria). 

Epaileak atzera egin du Telegram ixteko aginduarekin

Sustatu
2024-03-25 : 22:30

Auzitegi Nazionaleko epaileak, Santiago Pedrazek, atzera egin du Espainian Telegram ixteko aginduarekin. Asteburuan 3 orduko epea eman zien Internet zerbitzuei agindua betearazteko, ustez gaur goizean martxan jarri behar zen ordulari bat, baina horren ordez, gaur neurria izoztu du, eta aldiz, Poliziari eskatu dio Telegram ixteak zer ondorio lituzkeen. Tira, itxi balute erabiltzaileek zer egin zezaketen azalduko dugu laburki.

23. Korrika bukatu da, hona Garazi Arrularen lekukoko mezua

Sustatu
2024-03-24 : 12:53

Gaur eguerdian duela minutu gutxi bukatu da Baionan 23. Korrikaren ibilbidea, 2.800 kilometro inguru egin ondoren. Azken kilometro edo tartea egin dute Ipar Euskal Herriko AEK-ko arduradun Boxente Claveriek eta Garazi Arrula editore eta idazle nafarrak, berak idatzia baitzen lekukoak zekarren mezua. Baionan irakurri duen Arrulak, jarraian duzue.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››