Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri
2024-01-21 10:19
Etzi asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... Interesgarriak suertatuko dira.
Azken aldian Iurrebasok azaldu dituenak errepasatzeko, esteka batzuk.
- Sustatun jaso genuena, Administrazio Euskaraz aldizkaritik baina grafikoak ukituz apur bat. Euskaldunen artean, euskara hizkuntza nagusi dutenak gero eta gutxiago direlako konstatazioa.
- Aste honetan bertan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa: "Euskara askoz gertuago dago heriotzatik osasun betetik baino, eta ez gara kontziente"
- Elkarrizketa mardula Argian iazko martxoan.
- UEMAk eskatuta 2015ean egin zuen azterketa, Udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoa EAEn, 1981-2011, berak berba hauekin laburtua: "Udalerri euskaldunak gaur egun ez dira hain euskaldunak".
Iñaki Iurrebaso zuzenean jarraitzeko sare sozialetan, Twitterren daukazua: @iiurrebaso
Herriz herri noiz tokatzen den goiko irudian.
Erantzunak kargatzen...