Teknologia albisteak

Izokinak Urdazubiraino iritsi dira

Sustatu
2024-03-12 : 09:33

Gure ibaietan izokinen populazioaren egoera ez dirudi ona denik, baina aurten albiste ona izan dugu: izan ere Urdazubiraino iritsi bait dira 25 bat izokin, Urdazuri edo Ugarana ibaian gora.

Zabalkunde hau harrigarria da, horrela inoiz gertatu izanaren errejistrorik ez bait dago. Kontutan izan behar da gutxienez 1770. urtetik Ainhoako Urrutienean zegoela 5 metroko presa bat eta horrek blokeatzen zuela espezie guztien igoera. Aingira zen pasatzea lortzen zuen espezie bakarra, eta bakarrik uholde handien uneetan.

Publizitatea

IVAO: hegaldi-simulagailuen nazioarteko elkartea

Sustatu
2024-03-11 : 08:48
IVAO - International Virtual Aviation Organisation (https://www.ivao.aero/) hegaldi-simulagailuen nazioarteko elkartea da. Hegazkin gidatze simulagailuetan zein aire-trafikoaren kontrol-zalek sortutako elkarte eta komunitatea.

Kirol eta jolas: umeei kirol jolasak erakusteko material praktikoak, euskaraz

Sustatu
2024-03-09 : 17:36

Athlon Kooperatiba Elkarteak Kirol eta Jolas egitasmoa abiatu du, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

 

Sustapen berezia 5 urte bete dituelako Egunean Behinek

Sustatu
2024-03-08 : 19:24

Egunean Behin jokoa egiten duen CodeSyntax enpresako Yoaira Garciak azaldu du Euskadi Irrarian joko/aplikazioaren 5. urteurrena ospatzeko antolatu dutena. Galdera berezien argitalpena, bereziki jokoaren bilakaerari buruzkoak barne, eta 100 kamiseta opari, sailkapeneko lehen 50entzat erdiak, eta besteak zozketaz. Zaldieroak marraztutako diseinu esklusibo batekin.

EUSKALIT: Berdintasunagatik erakundeek egin ditzaketen gauzak

Sustatu
2024-03-08 : 17:22

EUSKALIT-ek Berdintasunagatik enpresa eta erakundeek egin ditzaketen gauzak gogoratu nahi izan ditu eta Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailea ekarri du gogora. Bilatzaile honetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko kudeaketako 79 praktika on aurkitu daitezke.

M8: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli' lehiaketa

Sustatu
2024-03-08 : 09:46

Lehiaketa bat antolatu du EIZIE-k Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuak zozketatuko ditu parte-hartzaile guztien artean!

Son Gokuren aita hil da: Akira Toriyama

Sustatu
2024-03-08 : 08:35

90. hamarkadan Euskal Telebistari esker hain ezaguna egin zitzaigun Son Goku eta bere dragoi bolen sortzailea, Akira Toriyama mangaria hil da.

Euspodcast Play: bideojokoen arloan podcaster izateko argibideak

Sustatu
2024-03-07 : 15:02

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Euspodcast Play egitasmoa jarri du martxan, bideojokoen inguruko podcastak eta bideo podcastak oinarri hartuta, nerabeak eta gazteak euskarazko eduki digitalak sortzera animatzeko.

 

Eskuragarri Languages Lanean Kongresuko materiala

Sustatu
2024-03-06 : 10:16

Urtarrilaren 18 eta 19an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen "Languages Lanean" Kongresuaren material guztia (hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, argazkiak...) eskuragarri daude webgunearen "multimedia" atalean.

5 urte bete ditu Egunean Behinek!

Sustatu
2024-03-05 : 09:05

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.

Teknopolis telebista-saioak 25 urte

2024-03-04 : 11:36

Elhuyarrek eta Euskal Telebistak ekoizten duten Teknopolis saioak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, ekitaldia egingo da martxoaren 5ean EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Horrez gain, programa berezia izango da martxoaren 10eko asteburuan, Teknopolisek begiak eta oinak espazioan jarri baititu urteurreneko saioa egiteko.

Eye-tracking eta euskara: esperimentu batean lagundu

Sustatu
2024-03-03 : 22:54

Norvegiatik, Tromsoko Unibertsitate Artikotik (Hizkuntza eta Kulturen Instititutik) eskaera bat hizkuntzalaritza ikerketa batean parte hartzeko. Helburua da euskaldunek euskara interpretatzeko duten eraren inguruan gehiago jakitea da. Horretarako eye-tracking esperimentu bat prestatu dute. Ordenagailuan egin behar duzu, kamera baldin badu zuri begira, eta 15 minutu inguru hartuko dizu.

Hekimen elkartearen irakurketa euskarazko komunikabideen egoeraren aurrean

Sustatu
2024-03-02 : 09:33

Hekimen elkarteko urteko batzarra egin genuen ostiralean, eta bertan euskarazko komunikabideen inguru hausnarketa partekatu genuen. Honako hau:

Alzheimerra, zientziaren filosofia eta ekologia landuko dira “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan

Sustatu
2024-03-01 : 11:15

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. Udaberrian, hiru saio eskainiko dira: martxoaren 12an, apirilaren 16an eta maiatzaren 7an. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Ingurumenaz komunikatzeko dekalogoa zientziaren eta komunikazioaren arloetako profesionalentzat

2024-02-23 : 12:36

Elhuyarrek Ingurumenari buruz komunikatzeko dekalogoa aurkeztu du Donostian. Dekalogoak biltzen dituen puntu nagusiak azaltzearekin batera, mahai-inguruan hausnarketa egin da klima-larrialdiaren inguruan eta haren berri emateko kontuan izan beharreko gakoen inguruan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››