Teknologia albisteak

Emakumeak, Memoria eta Bizkikidetza: zer dakizu?

Sustatu
2024-11-18 : 12:01

Abenduaren 15a bitartean "Emakumeak, Memoria eta Bizkikidetza: zer dakizu?" online jolasean parte-harrtu daiteke. Zuzen erantzuteko, gida didaktiko hau errepasatzea ondo etor dakizuke: Bizikidetza baketsua eraikitzeko begiradak.

Publizitatea

Euskal Herriko gatzagek erakusten digute herri mediterraneoa garela

Sustatu
2024-11-17 : 09:03

Euskal Herriko gatzagen geografia eta ustiaketa baldintzei begiratuta okurritu zaio hau grabatzea Ttap agerkarirako Luistxo Fernandez Sustatuko editoreari. Wikipediarako gatzagen inbentario bat egiten aritu da, eta, batetik edo bestetik, horrek eraman du ondorioztatzera Euskal Herria herri mediterraneoa garela.

Eibarko maistrak, Mercedes Kareaga Bekarako ikergaia

Sustatu
2024-11-16 : 09:24

Bigarren aldiz, Eibarko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Mercedes Kareaga Beka kaleratu du, Eibarko herriarentzat interes berezia duten ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaltzeko asmoz. Oraingo honetan aukeratu den ikergaia hau izan da: Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936), herriko maistrak. Azaroaren 30a arte dago proposamenak aurkezteko epea. Bekak Mercedes Kareaga ekintzailearen izena darama.

Frantses apur bat ikasten zuzenean euskararentzako baliabide berri batekin

Sustatu
2024-11-15 : 17:45

Twitchen eta Segura Irratian aste honetan egin dugun zuzenekoan, Frantsesa-Eüskara (zuberera) hiztegia probatu dugu zuzenean, frantsesezko hitz [Sustatuko editorearentzat] ezezagunak sartzen, eta horrela euskara gehiago (zuberera) eta frantses pixkat ikasten. Eta kontu gehiago ere.

Goiena ere badoa Twitterretik, eta hari buruzko irizpide batzuk jakinarazi ditu

Sustatu
2024-11-15 : 10:15

Goienak, Tokikom elkarteko Debagoieneko tokiko hedabideak, X/Twitter utziko duela jakinarazi du gaur, astean bertan beste hedabide batzuek erabaki duten bezala. Irizpide batzuk ere finkatu ditu, informazio iturri ez fidagarritzat har dezaten kazetariek, adibidez. Albistean ez dute aurreratu beste sare alternatiboren batera ote doazen, baina baliteke Mastodon aldera jotzea (Sustatuk jakin duenez), federatutako instantzia batean edo Mastodon.eus-en akaso, zehaztu gabe oraingoz eta hori lantzeko denboratxo bat hartuko dutelarik orain,

Irakurle Digitala, irakurtzeko arazoak dituzten ikasleei laguntzeko tresna, orain 6 hizkuntzatan erabiltzeko aukera

2024-11-17 : 11:20

Irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko tresna bat da Irakurle Digitala, web-nabigatzaileetan instalatzeko plugin bat, eta orain 6 hizkuntzatan erabiltzeko aukera dago Elhuyarren TTS ahotsei esker. 2016an gizarteratu zen lehen bertsioa; Elhuyarrek garatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin,  eta Berritzegune Nagusiak denon eskura jarri zuen. Tresna hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatu du eta Elhuyarrek garatu du.

The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

Sustatu
2024-11-14 : 12:12

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.

Geuretik Sortuak bekak, aurtengo edizioa

Sustatu
2024-11-14 : 11:41

Euskal artisten sormena eta herri kontakizuna uztartu eta euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzea ditu helburu Udalbiltzak antolatzen duen Geuretik Sortuak bekak. Aurten hirugarren edizioa izango da eta sortzaileek bertan parte hartzeko izen-ematea ireki dute, azaroaren 25era arte.

Juan Luis Bikuña kazetaria hil da

Sustatu
2024-11-14 : 09:58

Juan Luis Bikuña kazetaria (Bergara, 1946), ETBko langile izana urte askoan, atzo hil zen. Euskal Telebistako aurpegi ezagunaa izan zen sasoi baten, 2006ko uztailean erretiroa hartu. Gaztelerazko Teleberri saioko lehen aurkezlea izan zen.

Français-Eüskara Hiztegia (zubererakoa) sarean jarri dute

Sustatu
2024-11-12 : 15:24

Junes Cazenave-Harigile apaiz eta idazlearen Frantsesa-Eüskara hiztegia (1990eko lana, 2023an berrargitaratua) sarean dago orain Sü Azia elkartearen eta Euskaltzaindiaren lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Zubererarako hiztegia da, "frantsesetik xiberotarrerako" Sü Aziak dioen bezala

Loops Video jaio da, Fedibertsoko tiktoka

Sustatu
2024-11-11 : 09:10

"TikTok bezala, baina Fedibertsokoa", horrela deskribatzen dute gehienek, horixe delako. Aste honetan jaio da aplikazio pseudo-ofizial gisa, eta ezaugarrietan aukera murritzak dituen arren, itxura aldetik badu TikTok-en tankera. Fedibertsoko Pixelfed argazkiak partekatzeko sistema

Adimen artifiziala euskaraz, sailkapena: 1) Claude / 2) GPT 4o / 3) Latxa

Sustatu
2024-11-10 : 08:55

IEB Biltzarrean ostegunean bildu ziren lagunen artean inkesta itsua antolatu du Hitz Zentroak (Latxa hizkuntza eredu handiaren sortzaileak), euskaraz ondoen moldatzen den adimen artifiziala (AA) aukeratzeko. 335 lagunek bi egunez egin dituzte euren aprobak eta preferentziak adierazi, jakin gabe zein sistemak ematen zizkien erantzunak. Claude suertatu da onena, 2. ChatGPT eta 3. oso distantzia txikian Latxa eredu bat.

Zuzenekoan telefono bat larrialdietarako nola prestatu erakutsi dugu

Sustatu
2024-11-09 : 17:11

Twitchen eta Segura Irratian aste honetan egin dugun zuzenekoan, errepasoa egin diegu Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako finalistei, bereziki Komunikazio alorrekoei Interneten zeriksuia dutelako; eta bestalde telefono euskaratuak larrialdietarako nola prestatu daitezkeen erakutsi dugu. Oharrak jasotzeko konfigurazioaz gain, zure telefonoa galtzen denean edo larri zabiltzanean, telefonoa desblokeatu gabe hura aurkitzen duenak zuri laguntzeko aukera izan dezan konfiguratu daiteke.

DOK Summit biltzar teknologikoa datorren astean Bilbon

Sustatu
2024-11-09 : 10:02

Azaroaren 11n eta 12an, datorren astelehen eta asteartean, DOK Summit ospatuko da Bilbon, ekosistema digital, teknologiko eta enpresarialaren eragile mordoxka bat bilduko dituen ekitaldia. Topaketa hau aukera paregabea izango da aztertzeko eraldaketa digitala nola aldatzen ari den merkatuak, enpresak eta ibilbide profesionalak, iraunkortasunak eta talentu digitalak funtsezko zeregina duten testuinguru batean. ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak antolatzen du, beste eragile batzuekin.

Jardunaldia: Komunikazio libreago baterantz trantsizioan

Sustatu
2024-11-08 : 10:40

"Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" goiburuarekin euskal fedibertsoaren topaketa gisa antolatu dute jardunaldi bat UEUkTEKS elkarteak eta Badalabek, datorren azaroaren 21erako, Errenteriako Torrekuan (Orereta kalea 7), gunean (Orereta kalea 7), Badalaben egoitzan. Helburua da "sareetako komunikazio librean" sakontzea, "estrategiak partekatzeko zein bateratzeko eta euskal komunitateak fedibertsoanizan dezakeen paperaz" hitz egitea. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››