"Mitoaroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu/ikuskizun emango ditu gaur eta bihar Nafarroa Arenan Iruñean. 15.000 sarrera segituan saldu ziren, baina etxetik ikusteko aukera ere izango da, Primeran plataforman bihar larunbata hilak 4, 22.00etatik aurrera.
"Mitoaroa" kontzertuaren aurkezpenean, Pello Reparazek aurreratu zuen Erramun Martikorena bertan izango dela, eta ondoan izango ditu Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko" proiektu bat da Mitoaroa.
Pello Reparaz topera dabil Zetak proiektuarekin. 2024an zabaldu zuen azken bideoklipak ere zeresana eman zuen, plano bakarreko ekoizpen bikain bat, requiem bat, Hileta Kantu Nafarra, Maixux Zugarramurdi goizuetarraren laguntzarekin:
Erantzun
Sartu