Sustaturen artxiboa, are osatuagoa Umap eta TBX-ko edukiekin
Sustaturen hemeroteka edo artxiboa, 2001. urtetik argitaratu izan ditugun gure eguneroko edukien bilduma, are osoagoa da orain. TBX eta Umap zerbitzuak itxi egin behar izan ziren iaz, Twitterreko APIaren itxieragatik, baina bi zerbitzu horietan urteetan pilatu eta sailkatu ziren edukiak Sustatura etorri dira orain.
Sustaturen artxiboa 2001. urtean hasitako historia gordetzen du, eta hilabete bakoitzean egunez egun ere kontsultatu daiteke Sustatuk zer argitaratu zuen egun horretan.
Horrez gain, honako edukiak ere badaude orain:
- Bideoak, TBX zerbitzuaren bidez Youtuben euskarazko ikusienak izan zirenak, 2017ko urtarriletik 2023ko ekainera daude gordeta. Eta egunez eguneko bilduma, berriz, 2017ko urtarrilaren 20tik, 2023ko ekainaren 28ra.
- Umap zerbitzutik gorde dira, 2013ko apiriletik 2023ko otsailera, hilabetez hilabeteko erabilpen txostenak; eta eguneroko jardunari dagokionez, dara horietan baita ere, egunez egun Twitterren erabili ziren euskarazko traol erabilienak (ikus adibidez, 2017ko urriaren 2an).
- Saretik zerbitzua, berriz, izan zen Twitterretik euskarazko iruzkinekin osatutako albistegi automatiko bat, euskarazko txioetan gehien komentatu izan ziren beste toki batzuetako albisteak. Hauek daude eskuragarri, egunez eguneko bistetan, 2012ko abuztuaren 5etik, 2023ko martxoaren 1era.
Esate baterako, duela 5 urte, 2019ko maiatzean: hiru fitxatan ikusiko dituzue hilabeteko artikuluak, bideo ikusienak, eta Umap-eko txosten soziolinguistikoa. Eta egun zehatza ere, duela 5 urte, 2019ko maiatzaren 29a: lau fitxatan egun horretako artikuluak, eguneko bideo ikusienak, Twitterren zabaldu ziren euskarazko traolak, eta Twitterren gehien komentaturiko albisteak Saretik atala elikatu zutenak hemen Sustatun.
Irudi batzuetan:



Erantzunak kargatzen...