Teknologia albisteak

Idazle mentoretza programa ireki du EIEk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-12-23 : 11:42

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) mentoretza programa bat abiatu du. Literatur proiektu bat esku artean daukanak (narratiba, poesia, antzerkia, komikia...) interesgarri iritzi dakioke, idazketa-bidea ez baduz akarrik egin nahi. Urtarrilaren 28ra arte bidal daitezke proiektuak.

Idazle elkarteak adierazi duenez, maiz jasotzen dituzte elkartean zalantzak: nola jakin idatzitakoa ondo dagoen? Nori erakutsi? Eta batez ere: zelan lortu gida, aholkularitza, gomendioak?

Ba, zalantza horiek dituztenei laguntzeko, EIEk hiru proiektu sarituko ditu Literatura Mentoretzarekin. Hlburua da idazketa prozesuan laguntza eskaintzea, idazlea ohiko bakardadetik askatzeko eta idazleen artean laguntza bermatzeko.

2025eko martxotik urrira bitarte, Mentoretza bakoitzak 8 hilabeteko iraupena izango du. Eta aurkezteko epea, urtarrilaren 28a arte dago irekia. Informazio gehiago EIEren webgunean.

Erantzun

Sartu