Teknologia albisteak

Espainiako eta Frantziako tokiak euskaraz txukun mapetan (azken aldaketekin)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 12:20

Euskaltzaindiak 2024an bere 32. eta 36. arauak berritu, hurrenez hurren, Espainiako Erresumako eta Frantziako Errepublikako herritar-izenak finkatuz, eta aukera baliatu du UZEIk mapa batean jartzeko izen horiek, eta bide batez, eskualde eta hiri nagusien izenak agerrarazteko.

Izan ere, kasuistika dibertsoa da. Mâcon idazten da euskaraz frantsesez bezala, bere grafia ofizialean. Valentzia ordea euskaratutako izena duen hiria edo, eta Alacant berriz, katalanezko forman dugu hobetsia...

Frantziako Estatuko izenak, ikuskatzeko bi modutan:_

Espainiako Estatukoak:

Mapetako puntu bakoitzean klik eginda, hiria, zein eskualde administratiboen barruan dagoen, eta herritartasunaren izena.

Erantzun

Sartu