Teknologia albisteak

'Maite zaitut': Pirritx, Porrotx eta Marimototsen omenezko festa erraldoia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-01-02 : 17:08

'Maite zaitut' kantak 20 urte bete dituela-eta (aitzakiarik behar balitz). herri omenaldi erraldoia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldoko BECen datorren maiatzaren 3an. Sarrerak salgai daude jada Nikeremaitezaitut.eus webgunean, eta adi, 14.000 da ikusle topea.

Pailazo hauen ibilbideak ez du efemeride zehatz bat 2025ean, baina beren kanta ezagunena denak (Maite Zaitut) bai beteko ditu 20 urte, eta hain zuzen Maite Zaitut Kultur Elkarteak antolatu du maiatzeko jai eta omenaldia. Ikuskizunerako hori eta beste hamar abesti aukeratu dituzte, beren ibilbidran 500 inguru sortu dituztelarik. Ikuskizunean "bizitzari eta euskarari kantatu diote, baina ez dituzte gai zailak alboratu. Heriotza, minbizia eta migrazioa bezalako gai konplexuak ere jorratzen ausartu dira, eta gu ere horiek guztiak azaltzen ahaleginduko gara".

Ekitaldia ez da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko ikuskizun bat izango. Festa erraldoia omenaldi bat da, haien ibilbideari eta sortu duten unibertso magikoari eskainitako ikuskizun berezia. Pailazoak bertaratuko dira, baina publikotik eta oholtzatik omenduak izango dira.

Ikuskizuna zuzenduko Agurtzane Intxaurraga antzerkilaria: musikaz eta kanten egokitzapenaz arduratuko da Xabier Zabala, omenaldiaren gidoilaria izango da Ane Labaka bertsolaria. Oholtzan diziplina anitzeko artista ugari igoko dira, baina ez dute esan oraingoz nor.

Sarrerak 15 euroan https://www.nikeremaitezaitut.eus/ webgunean.

Erantzun

Sartu