Sustaturen artxiboa, 21. mendeko lehen laurden honetako Interneteko eta teknologia-jardunaren lekukotza konpletoena euskaraz, eduki berriekin aberastu dugu. Maiatzean (ikus albistea) Umap-eko traolekin eta analisi soziolinguistikoekin eta TBX izan zeneko bideoekin osatu genuen artxiboa, eta orain, Umap-etik berreskuratutako beste eduki batekin, euskaraz gehien partekatutako informazio iturriak; eta Argazkiak.org eta Sustatuko argazki biltegia izan zeneko artxiboekin.
Twitterreko euskarazko jardunaren biltegi izan zen Umap zerbitzua 2023 hasieran eten zen, Elon Musk-en zerbitzu-baldintza ezinezkoen ondorioz. Han egon zen informazio mota bat Iturriak izenekoa izan zen: hilero eta egunero zenbatzen genituen zein esteka ziren partekatuenak, domeinuen arabera sailkatuta.
Iturrien artxibo hau kontsultagarri dago 2014ko otsailaren eta 2022ko martxoaren artean, hilabeteka.
Argazkien artxiboa
Argazkien artxibo hau kontsultagarri dago 2008ko otsailaren eta 2018ko urtarrilaren artean, hamar urte ia; hilabeteka, eta egun zehatzen arabera ere bai.
Erantzun
Sartu