Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen jarduna

Abian da BIZILABE, Elgoibarko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko ekimen berria

2019-06-29 : 10:22

Elgoibarko Udalak urrian jarriko du martxan ekimena udalerriko industria-sektorea sustatzen laguntzeko. Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain 11 eta 14 urte arteko gazteen artean, BIZILABE sortu du, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin, eta Elhuyar sortzen ari den Euskal Herriko gazteentzako ikerketa-zentroen sarean kokatu du.

Udako tailerrak Bizilaben

2019-05-20 : 09:40

Ekainaren 24tik 28ra gazteentzako zientzia-tailerrak izango dira Bizilaberen Deustuko egoitzan. Izen-ematea 2019ko ekainaren 14 bitartean. Hemen izena emateko formularioa.

Bihar, larunbata, maiatzak 11, Elhuyar Zientzia Azokaren festa Bilbon

2019-05-10 : 13:19

Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian. DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.

CAF-Elhuyar sariketaren irabazleak ezagutuko dira asteazkenean

2019-05-13 : 10:34

CAF-Elhuyar sariketak 25 urte egingo ditu kultura zientifikoa sustatzen, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortuz eta sarituz. Urteurrena ospatzeko, aurten CAFeko egoitzan egingo da sari-banaketa, maiatzaren 15ean.

Elhuyarrek komunikazioan aditua behar du

2019-05-03 : 16:54

Elhuyarrek bere lantaldea indartzeko komunikazioan aditua den pertsona bat behar du. Funtzioak:

  • Komunikazio-estrategia gidatu eta koordinatu (Korporatiboa diseinatu eta garatu, eta unitateen komunikazioa gidatu eta koordinatu)
  • Komunikazio-kanal orokorrak gidatu (webgune korporatiboa, sare sozialak...)
  • (...)

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon #zientzia

2019-04-30 : 11:21

Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian. DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.

Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu

2019-03-25 : 09:16

'Ibaiaren naturarekin jolasean' da tailerraren gaia, eta, gazteek STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko gaiak lantzea da helburua.

Kontsulta-aukera gehiago Elhuyarren hiztegien webgunean

2019-03-24 : 10:11

Itxuraz eta edukiz berritu dugu Elhuyarren hiztegien webgunea, eta kontsulta-aukera gehiago eskaintzen ditu. 2013an sarean jarri genuenetik, etengabe osatu eta berritu dugu hiztegiak.elhuyar.eus webgunea. Orain, besteak beste 2018ko martxoan egin genuen bazkidetza-kanpainan lortutako ekarpenak baliatuz, beste berrikuntza-sorta bat egin dugu.

Deustuko jaietan Bizilabek ere parte hartuko du

2019-03-15 : 13:40

Gazteentzako zientzia-erronka tailerra eta umeentzako txiki-zientzia gunea izango da Deustuko jaietan, Bizilaberen eskutik. Jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etanDeustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan

2019-02-11 : 12:05

Egun berezi hori ospatzeko azoka antolatu du Ermuko Udalak herriko plazan, Elhuyarren laguntzarekin. Emakume zientzialariak, plazara! Zientziaz gozatzeko, eguneroko jardun profesionalean zientzialari eta ikertzaile lanean dabiltzan lau emakumeikertzailerekin saioa antolatu du Ermuko Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

 

Etxeetarako asmakuntza energetikoak, otsaileko tailerra BIZILABEn

2019-01-20 : 10:24

STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak. 2019ko otsaileko tailerra BIZILABEn. Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.

2018ko zientzia-albiste aipagarrienak

2018-12-24 : 11:05

Zientzia eta teknologia arloak albiste ugari eman ditu aurten ere. Hona hemen Elhuyar  aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolisen emandakoen artean nabarmendutakoak:

'Kosmetiko ekologikoak' tailerra BIZILABEn, 2019ko urtarrilean

2018-12-20 : 12:23

Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!

Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'

2018-11-23 : 08:32

Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zientzia gustuko baduzu, zatoz, bakarrik edo lagunekin!

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz

2018-11-13 : 17:32

Urtean zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.

Abian da CAF-Elhuyar sariketa. Igo trenera!

2018-10-22 : 16:49

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.  25. urteurrena ospatuko du sariketak.

Azaroko "Bizilabe" tailerrean izena emateko epea zabaldu da, 12-15 urte arteko gaztetxoentzat

2018-10-15 : 08:38

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.

Irakasleentzako mintegia: "Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan"

2018-10-10 : 08:18

STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

2018-09-29 : 09:55

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik. Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n. 

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

2018-09-25 : 08:16

20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian. Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››