Teknologia albisteak
1

Itzuli, gaztelania-euskara izultzailea, orain aplikazioan eta ahotsarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-27 : 11:34

Itzuli aplikazio mugikor berriak Eusko Jaurlaritzak urrian aurkeztu zuen itzultzaile neuronal berria erabiltzen du oinarri gisa, gehikuntza interesgarri batekin: ahotsarekin ere funtzionatzen du, ahotsa testu bihurtuz itzuli aurretik. Hau da, gaztelania-euskara norabidean zerbait esan eta euskarazko testua emango dizu aplikazioak. Euskara-gaztelania norabidean ere funtzionatzen du.

Ondorengo aproba, ahotsarekin egin du Sustatuko editoreak, gaztelaniazko esaldi bat eginez. Uste dut editoreak "ofrece" esan duela eta ez "ofrecen", baina tira, emaitzarako berdintsu, itzulpena egokia eta zuzena baita.

Itzuli joan den astean aurkeztu zuten Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak, Xabier Arrietak. Agerpenean, sareko bertsioak bi hilabeteko ibilbidean izandako emaitzak azpimarratu zituzten:

  • 50.000 itzulpen baino gehiago egiten ditu astegunetan
  • Erabiltzaile kopuru ertaina, 9.000 eguneko
  • Azken hilabetean milioi bat testu itzuli ditu, era guztietakoak, luze eta laburrak.
  • Gaztelania-euskara itzulpenak ohikoagoak dira euskaratik gaztelaniara egiten direnak baino, bi aldiz gehiago gutxi gorabehera

Itzultzaile neuronalen alorrean egindako berrikuntzetan urrats bat gehiago. Sustatun azken hilabeteotan informatu dugu nola sortu diren Batua, Jaularitzarena eta Elhuyarrek sorturako Itzultzailea.eus, zeinak aplikazio erako bertsio bat ere baduen (Androiderako oraingoz).

Itzuli aplikazioa eskuratzeko:

Erantzunak

2020-01-09 : 09:32

Abenduaren 20tik, iOS gailuetarako aplikazioa ere badu Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztunak. Doan deskargatu daiteke App Storetik: https://apps.apple.com/es/app/elhuyar-itzultzailea/id1490298699.

Erantzun

Sartu