Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen jarduna

Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietan

2021-02-24 : 17:19

Martxoko ostiral eta larunbatetan zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira Alegia, Alkiza, Asteasu, Berastegi eta Iruran. Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitako jarduera da honakoa eta gazteen zientzia- eta teknologia gaiekiko zirrara piztea eta zientzialari-erreferenteak gerturatzea du helburu.

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

2021-02-17 : 15:57

Otsailaren 17tik 28ra Tolosaldeko 34 saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#O11erakusleihoak” ekimenean. Bizilabe Tolosaldea ekimeneko gazteek emakume horiek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.

78 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

2021-02-08 : 16:54

Otsailaren 8tik 28ra Bilboko, Elgoibarko, Ermuko, Soraluzeko eta Tolosaldeko 78 saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#O11erakusleihoak” ekimenean. Bizilabeko gazteek emakume hauek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.

Bizilaberen tailerra Bilboko Design Week 2020an

2020-11-04 : 11:22

Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00-19:30, “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra”, hau da, NFC (Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortzeko tailerra egingo da Bizilaberen eskutik, Matikoko Auzo Factoryn.

Zientzia eta teknoko bideo-lehiaketa Euskal Herriko gazteentzat

2020-09-17 : 12:27

  • Zientzia eta teknologiako bideoak

  • 12-18 urteko gazteentzat: DBH1-2 , DBH3-4, Batxilergoa

  • SARIA: Frantziako Futuroscope parkera bidaia talde irabazleentzat

COVID-19 atala estreinatu du Zientzia.eus Elhuyarreko atariak

2020-09-11 : 11:00

COVID-19 atal berria sortu du zientzia.eus webguneak koronabirus berriaren inguruko eduki guztiak biltzeko.

ON Zientzia sariketaren irabazleak Teknopolisen ezagutuko dira, asteburuan

2020-06-11 : 12:39

DIPCk eta Elhuyarrek antolatzen duten ON Zientzia bideo-lehiaketaren 10. edizioko saridunen berri emateko ekitaldiak berezia izan behar zuen aurten, lehiaketaren lehen hamarkada ere ospatzeko. Ezohiko osasun-larrialdi egoerak mundu birtualera mugatu du ospakizuna, baina ekitaldia erakargarria izango da nolanahi ere: Teknopolis telebista-saioak programa berezia prestatu du ON Zientzia lehiaketako saridunen berri eman eta egileak elkarrizketatzeko. Egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da:

  • Ekainaren 13an, larunbatean, 13:30ean ETB1en.
  • Ekainaren 14an, igandean, 13:30ean ETB2n.

Martxan dira 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilabe guneak

2020-06-11 : 09:09

Tokian tokiko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimena da BIZILABE, eta, eskolaz kanpo, ikasturte osorako programa eskaintzen du. 10-17 urteko gazteentzako eskaintza honek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena lantzen ditu. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat

2020-06-06 : 15:37

Azal berezia du ekaineko Elhuyar aldizkariak. Martin Etxauri Sainz de Murieta artistak iazko CAF-Elhuyar sorkuntza-bekari esker egindako lanak bete du azala. Gure gizartearen kontraesanak utzi nahi ditu agerian "Fossil Plastics-Alegiazko enborrak" lanaren bidez, eta aproposa da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna gogoan hartzeko (ekainaren 5ean).

Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera

2020-05-29 : 16:21

Elhuyarrek, Bizilaberen  #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegiari gaur, maiatzak 29, emango dio amaiera, Lorea Argarate Zubia ikertzaile eta musikari bilbotarrari eginiko elkarrizketarekin.

#NikEtxeanEsperimentuak egutegian, maiatzean gazteentzako erronkak

2020-05-04 : 09:39

Elhuyarrek neuronak eta irudimena astintzeko erronkaz betetako #NikEtxeanEsperimentuak egutegia argitaratu du maiatzean. Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia; hori da Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegiarekin proposatutako plana.

Arlo zientifiko-teknologikoaren eta gizarte osoaren arteko zubigileei aitortza, CAF-Elhuyar sarien bidez

2020-04-29 : 11:27

Kultura zientifikoaren beharra hain agerikoa den egun hauetan jakinarazi dute zein diren CAF-Elhuyar sariketaren irabazleak. Hain zuzen, zientzia eta teknologia gizarteratzeko lanak eta egitasmoak aitortzea da sariketaren helburua, eta aurtengo deialdiak ere eman du fruitua.

Ezohikoa den osasun-larrialdian ezohiko moduan eman dira jakitera aurtengo saridunak, ez baita sari-banaketarako ekitaldirik izan, eta oraingoz ez egitea erabaki dute antolatzaileek. Hala ere, saridunek jasoko dute 2.000 euroko diru-saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana.

Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben!

2020-03-09 : 11:31

2020ko apirilaren 14, 15, 16, eta 17an, 10:00-13:00, Deustuko Udaltegian, zientzia eta teknologia tailerrak egiteko aukera izango da.

Gipuzkoako eta Bizkaiko 3 zentro teknologikok Elhuyar Zientzia Azokarekin hitzarmena sinatu dute

2020-03-07 : 16:28

Gipuzkoako CIC nanoGUNE-k eta CFM-Materialen Fisikako Zentroak, eta EHUk eta Ikerbasquek sortutako Bizkaiko BCMaterials zentroak, Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin dute gazteen artean zientzia eta teknologia sustatzeko helburuarekin.

BIZILABE, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da

2020-02-11 : 17:58

Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Tolosaldea Garatzen-ek eta Elhuyar-ek, eskualdeko alkateekin batera, Tolosan egindako Bizilabe Tolosaldea-ren aurkezpenean. Tolosaldean, STEAM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) alorrean eta horiei lotutako profesioetan parte-hartze handiagoa izateko, eskualdeko komunitatearekin hausnartzea eta sustapen lana egitea da proiektuaren helburua.

Prentsaurrekoa Basauriko udaletxean, larunbateko STEAM festibala iragartzeko

2020-02-10 : 14:34

“Bizilabe STEAM Festibala”, gazteentzako zientzia eta teknologia jaialdia, ospatuko da larunbat honetan Basaurin. Nerbioi-Ibaizabaleko gazteek eta ikertzaile profesionalek gidatutako zientzia eta teknologia-tailerrek, ginkana-zientifikoak edota “Escape-room”-ak, osatuko dute egitaraua. Lorea Argaratek (Las Tea Party) emango dio amaiera jaialdiari.

Elhuyar, otsailaren 11ko emakume eta neska zientzialarien nazioarteko egunerakin bat eginda

2020-02-08 : 16:41

Urtero moduan, aurten ere, Elhuyarrek Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna, ospatuko du, hainbat ekintzarekin. Otsailaren 7tik 22ra bitartean ekintza ugari izango dira Donostian, Bilbon, Ermuan, Soraluzen eta Nerbioi-Ibaizabalen, Basaurin.

Zientzia.eus berritua, itxuraz eta mamiz

2020-01-17 : 11:53

Zientzia.eus-ek, zientzia eta teknologiari buruzko Elhuyarren bilguneak itxura eta aukera berriak eskaintzen ditu. Lehen baino diseinu argiagoa izateaz gain, eduki gehiago ditu (22.000tik gora), formatu guztietan: artikuluak, audioak eta bideoak. Agenda eta argazki-galeria ere baditu

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››