Elhuyarrek, Bizilaberen #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegiari gaur, maiatzak 29, emango dio amaiera, Lorea Argarate Zubia ikertzaile eta musikari bilbotarrari eginiko elkarrizketarekin.
Gaur, maiatzak 29, argitaratu dugu azken edukia, eta orain, 2020-2021 ikasturterako Bizilabe tailerrak eta edukiak prestatuko ditugu 12-18 urteko gazteentzat, eta, bitartean, orain arte argitaratutako apirileko esperimentuak eta maiatzeko erronkak Bizilaberen webgunean egongo dira, nahi duen orok nahi duenean erabiltzeko moduan.
Erantzun
Sartu