Teknologia albisteak

Gipuzkoako eta Bizkaiko 3 zentro teknologikok Elhuyar Zientzia Azokarekin hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2020-03-04 : 16:28

Gipuzkoako CIC nanoGUNE-k eta CFM-Materialen Fisikako Zentroak, eta EHUk eta Ikerbasquek sortutako Bizkaiko BCMaterials zentroak, Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin dute gazteen artean zientzia eta teknologia sustatzeko helburuarekin.

Ikasturte berriarekin, CICnanoGUNE Ikerketa Zentro KooperatiboakCFM_Materialen Fisikako Zentroak (CSIC eta UPV/EHUren arteko zentro mistoa) eta BCMaterials-ek (Basque Center on Materials, Applications and Nanostructures, Ikerbasquek eta UPV/EHUk sortutako zentroa), ekimenean modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu dute. Hala, hiru ikerketa-zentroek proiektu estrategikotzat jo dute Elhuyar Zientzia Azoka, gazteen zientzia-bokazioak pizteko, gizartearen kultura-zientifikoa sustatzeko, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko. Bide horretan, ekimenak behar besteko neurria eta irismena izan dezan, sinatzaileek oso garrantzitsutzat jotzen dute Euskal Herriko zientzia- eta teknologia-sareko eragileak elkartzea.

Hitzarmenari esker, 2020ko maiatzaren 9an Bilbon ospatuko den Elhuyar Zientzia Azokaren laguntzaile izango dira Gipuzkoako 2 ikerketa-zentroak eta Bizkaiko ikerketa-zentroa. CICnanoGUNE-n, CFM-n eta BCMaterials-en bi eguneko egonaldiaz gozatu ahal izango dute Elhuyar Zientzia Azokako irabazleek, ikertzaileak eta euren jarduna gertutik ezagutzeko.

Horrenbestez, gaur goizean sinatu dituzte lankidetza-hitzarmenak nanoGUNE-ko zuzendari Txema Pitarkek, Materialen Fisikako Zentroko (CFM, CSIC zentro mistoa eta UPV/EHU) zuzendari Daniel Sánchez Portalek, BCMaterials-eko zuzendari Senen Lanceros Méndez-ek  eta Elhuyarreko zuzendari nagusi Jon Abril Olaetxeak.

Horrenbestez, gaur goizean sinatu dituzte lankidetza-hitzarmenak nanoGUNE-ko zuzendari Txema Pitarkek, Materialen Fisikako Zentroko (CFM, CSIC zentro mistoa eta UPV/EHU) zuzendari Daniel Sánchez Portalek, BCMaterials-eko zuzendari Senen Lanceros Méndez-ek  eta Elhuyarreko zuzendari nagusi Jon Abril Olaetxeak.

        

Erantzun

Sartu