“Bilbao Bizkaia D-week” saioa Bilboko Bizilaben!
Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 14tik 21era ospatuko den 'Bilbao Bizkaia D-week' diseinuaren astearekin. Hain zuzen, diseinuak eta zientzia eta teknologiak bat egingo dute “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben” izeneko lightpainting tailerrean. Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra.
Bi orduko tailer honetan, 12 urtetik aurrerakoek (haur zein helduek) lagunartean zein familian, argia eta argazki-kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute. Horretarako, noski, lehenik eta behin honen atzean dagoen oinarri zientifikoa ezagutuko dute.
- NOIZ: azaroak 15, ostirala, 18:00-20:00
- NON: Deustuko Udalgunea, Areto Nagusia, Agirre Lehendakaria, 42
- ADINA: 12 urtetik aurrea. Bakarrik edo lagunekin/senideekin etor zaitezke.
- DOAN izango da saioa, baina aurrez izena eman behar da, formulario hau osatuta.
Eman izena! Plaza mugatuak!
Erantzunak kargatzen...