Zientzia.eus-ek, zientzia eta teknologiari buruzko Elhuyarren bilguneak itxura eta aukera berriak eskaintzen ditu. Lehen baino diseinu argiagoa izateaz gain, eduki gehiago ditu (22.000tik gora), formatu guztietan: artikuluak, audioak eta bideoak. Agenda eta argazki-galeria ere baditu
Nabarmentzekoa da artikuluak entzuteko aukera ematen duela, Elhuyarren bertan garatutako ahots-sintesiaren teknologiari esker. Eduki jakin batekin lotutako bestelako edukiak ere eskaintzen ditu.
Erabiltzaileari interesatzen zaion edukira iristen laguntzeko, gaika antolatuta daude; haietako bat berdintasuna da, eta horren barruan biltzen dira, generoarekin erlazionatutakoak ez ezik, dibertsitatearekin eta, oro har, gizarte-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.
Bestalde, buletinera harpidetuz gero, astean behin (ostiraletan) azken edukiak postan jasoko ditu erabiltzaileak.
Irakurri, ikusi, entzun, gaurko zientzia, zientzia.eus webgunean.
Erantzun
Sartu