Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Gazteentzako zientzia-erronka tailerra eta umeentzako txiki-zientzia gunea izango da Deustuko jaietan, Bizilaberen eskutik. Jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.
Egun berezi hori ospatzeko azoka antolatu du Ermuko Udalak herriko plazan, Elhuyarren laguntzarekin. Emakume zientzialariak, plazara! Zientziaz gozatzeko, eguneroko jardun profesionalean zientzialari eta ikertzaile lanean dabiltzan lau emakumeikertzailerekin saioa antolatu du Ermuko Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.
STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak. 2019ko otsaileko tailerra BIZILABEn. Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.
Zientzia eta teknologia arloak albiste ugari eman ditu aurten ere. Hona hemen Elhuyar aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolisen emandakoen artean nabarmendutakoak:
Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!
Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zientzia gustuko baduzu, zatoz, bakarrik edo lagunekin!
Urtean zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.
Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. 25. urteurrena ospatuko du sariketak.
App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.
STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.
2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik. Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n.
20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian. Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean.
Gaurtik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean. 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira.
Gaur abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.
Hizkuntza-aniztasun Digitalaren Europako Proiektua (Digital Language Diversity Project, DLDP) amaitzera goaz. Gasteizen egingo dugu amaiera-ekitaldia, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!). Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago, hemen.
Elhuyarrek, erabat kontziente izanik nolako eragina izan dezakeen neska-mutilek zientzia- eta teknologia-gaietan modu autonomoan ikertzeak eta aritzeak haien gaitasunetan, haien etorkizuneko aukeretan eta bizi diren eskualdearen etorkizuneko lehiakortasunean, lanean dihardu 2014tik Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroen sarea martxan jartzeko. Lan horretan, GFAren ‘Etorkizuna eraikiz’ programaren laguntza izan du, Gipuzkoan Bizilabe sarea osatzen hasteko lehen urrats gisa.
Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.
Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria Word 2016rekin bateragarria da, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean.
“Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Uda Ikastaroa eskainiko dute Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Uztailaren 16an eta 17an izango da, Miramar jauregian, eta bertako zein nazioarteko adituak bilduko ditu, euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertzeko, eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatzeko asmoz.
Maiatzaren 16an izan da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria, Miguel Querejeta Pérez, Iñaki Odriozola Larrañaga eta Josu Lopez Gazpio dira sarituak. Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewicz-ek jaso dute beka, “Bastartak!” proiektua garatzeko; eta Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariarentzat izan da Merezimendu Saria. 71 lan jaso dira; eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da.