Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben!
2020-03-09 11:31
2020ko apirilaren 14, 15, 16, eta 17an, 10:00-13:00, Deustuko Udaltegian, zientzia eta teknologia tailerrak egiteko aukera izango da.
Tailer honetan, zientzia eta teknologia tailerrak egingo dira, lagunartean eta une atsegina igaroz.
- NOIZ: Aste Santuko oporretan, 10:00-13:00, apirilaren 14, 15, 16 eta 17an.
- IRAUPENA: 4 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko:
- kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
- familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
- diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko
Izen-ematea eta leku-kopurua:
2020ko apirilaren 2ra arte, edota lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20 lagunentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoek izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Izena emateko FORMULARIOA.
Informazio gehiago Bizilaberen webgunean.
Erantzunak kargatzen...