Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen jarduna

Elhuyarren teknologiek 6 hizkuntzatan itzultzeko, azpititulatzeko, transkribatzeko eta testuak ahots bihurtzeko aukera ematen dute

2024-06-23 : 10:12

  • Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa dira Elhuyarren teknologiek ezagutzen dituzten hizkuntzak.
  • Adimen artifizialean oinarritutako Elia itzultzaile automatikoa, Aditu ahotsa testu bihurtzen duen tresna eta TTS ahotsak gizartearen eskura daude jadanik.
  • Elhuyarren helburua da hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzea.

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenak saritu dira

2024-06-15 : 08:52

Elhuyarrek eta DIPCk hamalaugarren urtez antolatu duten ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan da aste honetan Donostiako Tabakaleran. “El viaje de SiO2” eta “Txantxangorri kuantikoa eta bestelako izaki magikoak” bideoek jaso dituzte sari nagusiak. Errenteriako hiru ikaslek jaso dute Gazte Saria, “Dolly ardia” lanarengatik.

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

2024-06-05 : 08:23

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Konta(kta)tu da aurtengo goiburua, eta uztailaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukera. Aurtengo edizioan 13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan.

Elhuyar Zientzia Azoka Bilbon, 200 STEAM proiektu erakusteko

2024-05-23 : 12:06

Elhuyar Zientzia Azokak 800 gazte bilduko ditu Bilboko Areatzan, maiatzaren 25a bitartean, ikasturtean egin dituzten 200STEAM proiektu erakusteko. 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektu egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 11 talde etorriko dira. Maiatzaren 25ean (larunbata) egingo da sari-banaketa. Ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak jasoko dituzte.

ERRESISTENTE dokumentalak saria jaso du eta Primeran plataforman egongo da ikusgai

2024-05-07 : 11:57

 

  • Antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa erakusten duen Erresistente dokumentalak ohorezko aipamena jaso du Italiako "Ponza Film Awards" zine-jaialdian.
  • Gaurtik aurrera, dokumentala ikusgai egongo da EITBren Primeran streaming
  • Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen dokumental honen zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da, eta haren helburua izan da arazo global honek irtenbidea duela erakustea.

Gipuzkoako gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte Usurbilen egin den “Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” azokan

2024-05-06 : 16:25

“Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” egin da gaur Usurbilen. Azokan parte hartu duten 73 gaztek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute goizean zehar Usurbilgo frontoian. Han izan dira orobat Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea eta Xabier Aranburu Leiva Usurbilgo Hezkuntza zinegotzia.

Euskarazko webguneak hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera zabalik

2024-04-30 : 12:38

Webguneko edukiak hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izateko aukera eskaintzen duen sistema bat garatu dute Elhuyarrek eta Ikastolen Elkarteko IKT taldeak elkarlanean, eta Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoa webgunean txertatuta lortu dute eduki guztia, euskaraz bezala, beste zortzi hizkuntzatan ere jaso ahal izatea. 

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean

2024-04-14 : 10:06

  • CAF-Elhuyar sariak Elhuyarrek antolatzen ditu, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin.
  • konta(kta)tuizango da 2024ko edizioaren leloa.
  • Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1era arte egongo da zabalik.

Teknopolis telebista-saioak 25 urte

2024-03-04 : 11:36

Elhuyarrek eta Euskal Telebistak ekoizten duten Teknopolis saioak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, ekitaldia egingo da martxoaren 5ean EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Horrez gain, programa berezia izango da martxoaren 10eko asteburuan, Teknopolisek begiak eta oinak espazioan jarri baititu urteurreneko saioa egiteko.

Ingurumenaz komunikatzeko dekalogoa zientziaren eta komunikazioaren arloetako profesionalentzat

2024-02-23 : 12:36

Elhuyarrek Ingurumenari buruz komunikatzeko dekalogoa aurkeztu du Donostian. Dekalogoak biltzen dituen puntu nagusiak azaltzearekin batera, mahai-inguruan hausnarketa egin da klima-larrialdiaren inguruan eta haren berri emateko kontuan izan beharreko gakoen inguruan.

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

2024-02-14 : 12:53

  • 2023an 60 milioi kontsultako muga gainditu du Elhuyar Hiztegia
  • Gero eta aukera gehiago daude hiztegia erabiltzeko:
    • Webguneko bisita-kopuruak % 9 egin du gora.
    • 000 deskarga baino gehiago ditu mugikorreko aplikazioak.
  • Hiztegiko edukia etengabe eguneratzen da, eta hizkuntza berdinzalea erabiltzen dela bermatzen da.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024-02-08 : 12:44

  • Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du Elhuyarrek bere esperientzia eta ibilbidea.
  • Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak eta Igor Leturia Azkarate Oraiko hizketa-teknologien arduradunak agerraldia izan dute Gutxiengoen Batzordean.
  • François Alfonsi Berdeak-Europako Aliantza Librea alderdiko diputatu korsikarrak gonbidatuta izan dira Europako Parlamentuan.

 

290 saltokik bat egin dute Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

2024-02-05 : 08:55

 

  • Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunerako, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan beste behin ere Elhuyarrek.
  • Otsailaren 1etik, emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarauzko hainbat saltokitan.
  • Bigarren urtez jarraian, 12 saltokitik gorako herrietan, ginkana egingo da mugikor bidez jolasteko.

LINGUATEC IA, adimen artifizialaren bidez aragoiera, euskara, katalana eta okzitaniera digitalizatzen aurrera egiteko proiektua

2024-01-29 : 13:28

  • Pirinioez eta mugaz gaindiko Europako proiektu honek oinarriak ezarri ditu Pirinioen bi aldeetako baliabide gutxiko hizkuntzei aplikatzeko moduko adimen artifizialeko ezagutza garatzeko
  • Hizkuntza horietan hizkuntza-eredu sortzaile berriak aplikatzea du helburu proiektuak, zeina Elhuyarrek lideratzen baitu (Orai adimen artifizialeko zentroaren bidez) eta EGEFen finantzaketa jaso baitu (POCTEFA 2021-2027 programaren bitartez)

"Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko" liburuxka argitaratu du Elhuyarrek

2023-11-07 : 08:55

  • Euskal Herriko zenbait adituren arteko lanketaren emaitza da, Elhuyarrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren babesarekin egindakoa.
  • Ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik irakasleei zenbait proiektu eta hausnarketa eskaintzea da liburuxkaren helburua.
  • Liburuxka zientzia.eus webgunean deskargatu daiteke, euskaraz zein gaztelaniaz.

Abian da 2024ko Elhuyar Zientzia Azoka

2023-10-29 : 10:10

  • Izena emateko epea zabalik da Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean.
  • Edizio honetan ere ikasleek ikertzaileen laguntza jasoko dute proiektuak garatzeko.
  • Bilboko azokaz gain, Nafarroako, Gipuzkoako eta Lapurdiko azokak ere egingo dira 2024an

Abian da berriro “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa

2023-10-21 : 12:14

  • Elhuyarren eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da 2021ean abiatutako solasaldi-ziklo hau, eta jarraipena izango du udazkenean.
  • Egitasmoari esker, zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izango da, aurrez aurreko elkarrizketen bidez.
  • Saioak euskaraz izango dira, astelehenetan eta 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Boisen eta Renon izan gara euskarak adimen artifizialaren aroan bizi duen egoera azaltzen

2023-09-29 : 09:09

  • Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologien arduraduna, Boisen eta Renon aritu da euskararekin lotutako hizkuntza-teknologien egoera azaltzen.
  • Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrari esker egin du AEBko egonaldia.
  • Leturiak hainbat hitzaldi eta eskola eman ditu euskararako adimen artifizialari buruz, eta Elhuyarren Elia, Aditu eta TTS sistemak erakutsi ditu.

Elhuyarrek ERRESISTENTE dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko

2023-09-24 : 10:07

  • Bakterio erresistenteen arazoak planeta osoari eragiten dio. Zirkulazio-istripuek baino pertsona gehiago hiltzen ditu, eta minbiziak baino gehiago hilko ditu 30 urte barru.
  • Erresistente dokumentalak ikertzaile, mediku eta albaitarien testigantzak jasotzen ditu, eta baita infekzioa gainditzea lortu duten pazienteenak ere.
  • Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen dokumental honen zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da, eta haren helburua izan da arazo global honek irtenbidea duela erakustea.
  • Dokumentala FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzarekin egin da; eta EITBren partaidetzarekin. Horrez gain, APIKA Ikus-entzunezko Produktoreen Elkartearen Audiovisual Project LAB egitasmoan parte hartu du.

Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen 26. denboraldia

2023-09-20 : 08:56

Inor gutxi iristen den lekuak erakutsiz eta jakin-mina piztuz dator zientzia eta teknologiari buruzko saioaren 26. denboraldia. Aurkeztu da Teknopolis zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko saioaren 26. denboraldia EHUko Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon. Han izan dira Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria, Gorka García Peral, ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, eta saioa babesten duten erakundeetako ordezkariak. Hain zuzen, asteburu honetan hasiko da denboraldi berria,  eta ordutegi hau izango du: larunbatetan 13:30ean ETB1en eta igandeetan 12:00etan ETB2n.

 

Aurrekoak ››