CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan, beste enpresa eta erakunde askorekin batera. BPTD da Basque Precision Technology District izenaren akronimoa, eta Debabarrena eskualdeko enpresa industrial eta teknologikoen bilgunea izan nahi du.
BPTB elkartearen bisioa distritoa edo eskualdea, Debabarrena alegia, doitasun-mekatronikan nazioarteko erreferentea izatea da. Eduardo Zubiaurre izango da elkartearen presidentea eta Debegesa eskualdeko garapen elkarteak hartuko du bere gain idazkaritza teknikoa hurrengo egunetan lan-taldeak eta ekintza plana abian jartzeko.
BPTD elkartearen bisioa doitasun-mekatronika eta precision technology delakoetan nazioarteko erreferentea izatea da. Izan ere, mekatronika produktu konplexuak diseinatu ahal izateko mekanika ingeniaritza, elektronika ingeniaritza eta konputagailu eta komunikazio ingeniaritzen integrazioa da, eta badugu horren inguruan ezaguera eta baliabideak.
Elkartea funtsezko lau zutabeetan oinarrituko da.
Enpresa fundatzaileak gara: Agme, Apel, Codesyntax, Danobat Group, Debegesa, Delteco, Eitek Informática, Engranajes Ureta, Etxe-Tar, Electricidad Gorosabel, Grip On Tools, Grupo Unceta, Gurelan, HRE Hidraulic, Ibermática Industrial, JAZ Zubiaurre, Kirolbet, Manufacturas Resort, Microdeco, REC Accesorios, Somabe, Talka Media, Urkotronik, Electricidad Urki, Mecánicas de Precisión Bikain, Industrias Mail eta Tornillería Oruesagasti izan gara, baina hurrengo egunetan enpresa eta erakunde berriak gehituko dira.
Erantzun
Sartu