Teknologia albisteak

%25 igo dira Uztarria.eus-eko bisitak 2018an

Erabiltzailearen aurpegia
2019-01-04 : 10:00

1.688.692 bisita izan ditu Uztarria.eus Azpeitiko tokiko hedabidearen webguneak 2018an, 4.626 baino gehiago eguneko. Iaz, berriz, 1.350.579 bisita izan zituen webgune honek. Bisitariek, guztira, ia bost milioi orri zabaldu dituzte urte osoan zehar Uztarria.eus-en

Bisita gehienak telefono mugikorretatik etorri dira, bisiten %64,78.

Google Analytics-en datuei erreparatuta, 2018a izan da orain arte webgune honek bisita gehien izan dituen urtea; izan ere, bukatu berri den urtean, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, 1.688.692 bisita izan ditu Uztarria.eus-ek (2017an baino %25 gehiago; orduan 1.350.579 bisita izan zituen webgunean Google Analytics-en arabera). Eguneko bisita kopuruaren batez bestekoak ere gora egin du; iaz, egunero 4.626 bisitari izan zituen Uztarria.eus-ek. Bisita horietan, batez beste, bi minutu eta erdi pasatxo igarotzen dituzte erabiltzaileek; 2 minutu eta 39 segundo, hain zuzen ere.

Uztarriak joan zen abenduaren 31n argitaratu zuen urteko hamar albiste irakurrienen zerrenda, baina horiez gain, aipatzekoa da erabiltzaileek gehien bisitatu dituzten orriak Aktualitatea, Hilberriak, Agenda eta 2018ko Pourra izan zirela.

CodeSyntax-ek egindako webgunea da Uztarria, eta pozik gaude bezeroaren webguneak izandako arrakastarekin.

Erantzun

Sartu