Teknologia albisteak

EIZIEk webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-25 : 12:22

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) webgune berria du. Aurrekoa zaharkituta geratzen ari zitzaien, eta aldaketa egitera animatu ziren CodeSyntax-engana jota: diseinua gaurkotu, funtzionalitate batzuk gehitu, eta beste kudeaketa-sistema batera moldatu ditugu edukiak.

Webgune berriak PLONE azpiegitura du, eta abantaila asko ditu aurrekoaren aldean: edukiak errazago eta azkarrago sortzeko aukera ematen du, eta diseinu aldetik ere moldagarriagoa da, besteak beste irudi eta elementu grafiko gehiago eta kalitate handiagokoak txerta daitezkeelako. Ordenagailuetako pantailetara ez ezik, telefono mugikorretara eta tabletetara ere ondo egokitzen da orain.

Webgunearen bisitariek erraz jakin dezaten zer eskaintzen duen elkarteak bere atarian, orri nagusia –erakusleiho gisara erabiltzen baitugu– bost bandatan dago antolaturik. Goitik behera, informazio hau eskaintzen du banda horietako bakoitzak:

  • (1) EIZIEkide egiteko informazioa eta elkarteko profesionalen gaineko informazioa,
  • (2) azken albisteak,
  • (3) EIZIEren baliabideak, elkarteak berak kudeatzen dituenak,
  • (4) nabarmenduak eta agenda, eta
  • (5) lotura azkarrak.

Nabarmenduen lekua azken egitasmoek ez ezik aurreko batzuek ere hartuko dute, dela interesgarriak izaten jarraitzen dutelako, dela gaur egun berriro ere hizpidera etorri direlako… Azken bandan, berriz, kontsulta asko izaten dituzten elementuak jarri ditugu, izenak berak dioenez errazago (edo azkarragoa) irits dadin erabiltzailea haietara.

Erantzun

Sartu