Teknologia albisteak

Egunean Behin jokoan, sari bat extra aurrerantzean, zozketa bidez

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-25 : 11:52

Hirugarren astea hasten dugu gaur CodeSyntax-ek garatu duen Egunean Behin mugikorreko euskarazko jokoak. Eta berrikuntza du aurrekoekin alderatuta: jokagarritasunaren alde, irabazle nagusiari saria emateaz gain; zazpi egunetan jokatzen dutenen artean ere beste sari bat ere banatuko dugu. Aste honetako saria, Loraldia jaialdikoa da.

Mila lagunek baino gehiagok instalatu dute jada Egunen Behin jokoa. Sailkapen orokor bat dago, zeinean irabazleak saria jasotzen duen babesle batengandik. Lehen babeslea joan den astean Korrika izan zen, eta oraingoan Loraldia, Bilbon udaberrian egiten den euskararen ikus-entzunezko festibala. Oraingo astekoan berrikuntza, hurrengo asteetan ere errepikatuko dena: sari bikoitza, bat puntu gehien lortzen duenarentzat; bestea, maila berekoa, zozketa bidez zazpi egunetan jokatu dutenen artean, berdin dio zein puntuaketa duten.

Jokatu egunero gaurdanik igandera bitartean, eta aukera izango duzu, goian ala behean egon.

Aste honetako saria Loraldia festibalak eskaintzen du. Apirilaren 7an Bilbon eskainiko den Bustinezko Etorkizuna ikuskarirako bina sarrera izango dira. Inprobisazioaren inguruko ikuskari bat izango da: Testu libre bat idatziko du Itxaro Bordak, soinu-banda zuzenean sortuko dio Mursego musikariak, eta testuaren gainean inprobisatuko dute bertsotan Miren Amurizak eta Oihana Iguaranek. Gai-jartzailea ere izango da bertan, Amaia Agirre.

Egunean Behin instalatzeko:

Erantzun

Sartu