Proba modura, gela batzuk jarri dira modu publikoan. Eta datozen asteetako egunak erreserbatu daitezke, libre baldin badaude behintzat. Sarean ohikoa den egutegi bistarekin egiten da erreserba eskaria, klik bakar batekin.
Erreserba sistema bera baino, azpian dagoen kudeaketa modua da garrantzitsuagoa teknikoki. Baliabide guztien hutsuneak, erreserba bakarrak, rekurrenteak... ikusteko modua dute kudeatzaileek kudeaketa alderdian oso modu sinplean eta baliabide "ez irekiak" direnak kudeatzeko aukera ere badute.
Bestalde, baliabide bakoitza independientea da, bakoitza bere egutegi eta baldintza propioekin: noiz irekita, noiztik-nora, giltzak non eta nori eskatu, zer datu utzi erreserba egiterakoan... Horrek guztiak bide emango dio udalari, nahi izatera, momentuz jarritako bilera-gelez gain bestelako baliabideen erreserba ere modu zentralizatu eta sinpleagoan egin ahal izateko.
Erantzun
Sartu