Teknologia albisteak

Euskarazko zerbitzu gida bat OSM-ren gainean eraiki daiteke elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-29 : 19:56

Duela egun batzuk Seguran izan zen CodeSyntax gure enpresako Gari Araolaza, Iparra-Hegoa ekitaldian parte hartzen, Eneko Bidegainek moderatutako elkarrizketara gonbidatuta. Helburua zen Iparraldeko eta Hegoaldekoen artean sarea sortu eta harremanak bultzatzeko euskarazko zerbitzu gida baten inguruan hausnartzea. Hau da, Baionara joatean jakin ahal izatea zein ostatutan atendituko gaituzten euskaraz edo Gasteizen zein okindegitan erosi dezakegun euskaraz ogia.

Bi ideia nagusi defenditu zituen Araolazak:

  1. Ez dugula proiektu gehiago behar. Lehendik ere baditugula honelako proiektu gehiegi, antzerako interesekin edo aldaketa txikiekin honetara bildu daitezkeen proiektuak: Kontseilua, Gaindegia, Tokikom, CodeSyntax, udal gehienek, garapen ajentziek, Jaurlaritzak, Arartekoak edo Udalbiltzak. Denak ari dira nolabaiteko zerbitzu gidak sortuz, bakoitza interes partikular batzuekin baina modu berean aldaketa txikiekin bateragarriak izan litezkeenak. Denek dituzte datubasea eguneratzeko arazoak (aurrekontu falta) eta erabiltzaileok ez dugu emaitza osoa emango digun datubase bat inon. Unibertsalitatera gehien gerturatzen dena Google Maps izango da, baina hark ez du euskararen informaziorik ematen, eta ez dago informazioa esportatu eta berrerabiltzeko modurik. Proiektu bat beharko genuke beraz, datubase bakar bat denon artean aberastu dezakeguna.
  2. Soluzio tekniko bat ez dago asmatu beharrik, egon badagoelako bat. OpenStreetMap izena dauka (OSM, laburtuta.

Mapa bat da, baina zerbitzuen informazio kapa bat gehitu daitekeela defenditu zuen Gari Araolazak Segurako mintegian. Adibide praktikoa azaltzeko, informazioa osatu du CodeSyntax-en blogean.

Zerbitzu gida eraikitzen gaur hasi gaitezke, teknologia prest dago. Elkarlana bakarrik behar dugu.

Erantzun

Sartu