Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen jarduna

Hiribiltzen: Donostiako hiriburutzarekin, munduari bira eman hiritik irten gabe

2016-04-08 : 10:00

Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.

Euroku

2016-04-07 : 12:25

1

Euroku: Donostia 2016ko mugikorrerako jokoa, sariak irabazteko aukerarekin

2016-03-23 : 09:16

Donostia 2016k mugikorretarako jokoa atera berri du: Euroku izeneko aplikazioa. Hiriburutzari eta Europako kulturari buruzko galderak egingo dizkio erabiltzaileari honen ezagutza neurtzeko. Erronkak gainditzen dituenak sariak jasoko ditu, gainera; Hiriburutzako merchandising produktuak, liburuak eta ekitaldietarako sarerrak eskuratu ahal izango dira. Aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du.

Anboto app

2016-03-07 : 12:17

Goiena App

2016-03-07 : 12:16

Zurean aplikazioa garatu dugu

2016-01-26 : 12:38

2011. urtean hasi ginen Zurean.com webgunearekin lanean. Herri bakoitzeko informazioa jaso eta zabaltzeko gune bat egitea zen gure helburua, mugikorrarekin erabiltzeko pentsatua. Hasiera hartan, mugikorra buruan izanik bi aukera genituen: aplikazio natiboak egitea edota mugikorrean txukun ikusiko zen webgune bat. Bigarrenaren alde egin genuen. Orain joko-eremua handitzea nahi izan dugu eta Android eta iOS sistema-eragiledun gailuentzako aplikazioak egin ditugu.

Atzo, Euskararen Egunean, euskararen erabilerak gora egin zuen Twitterren

2015-12-04 : 12:11

Atzoko egunean euskal twitterlariek botatako txioak aztertu ditugu. Guztira 20.023 txio bota zituzten Umapen jarraitzen ditugun txiolarien artean. Txio guzti horien artean, %66,8 euskaraz izan zen (gainontzekoak, batez ere gaztelaniaz). Gehien erabili zen traola, #euskarak365egun izan zen. Egun arrunt batean baino %42 gehiago txiokatu zen, eta euskara-erabilera ere nabarmen hazi zen. Gutxi gora-behera, iazko datuak (2014) errepikatu ziren, oso alde txikiarekin.

Alternatiben Herriaren gida, Mugikaria aplikazioan

2015-10-21 : 17:40

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta deritzon elkarte-multzoak Alternatiben Herria izeneko ekitaldi anitza antolatu du Bilbon datorren larunbatean, hilak 24. Hainbat eremutan banatuta, egitaraua oso zabala da. Horren kontsulta erraztu dezake Mugikaria aplikazioari gehitu diogun atal berezituak.

Euskal txiolarien Rankingak esparruka, UMAPen

2015-10-07 : 08:47

UMAPen 5 urte daramatzagu Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen. Besteak beste, euskal txiolarien zerrenda eta rankinak ere plazaratzen ditugu. Gaurtik aurrera, zerrenda horiek sektoreka kontsultatzeko aukera gehitu dugu: Hedabideak, Administrazioa, Enpresak, Norbanakoak, eta abar. Euskal komunitatearen itxura zabalagoa emateko asmoz. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››