Teknologia albisteak

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena

Erabiltzailearen aurpegia

Mañueta kalea 2, behea. 31001 Iruñea info@1512-2012.com www.1512-2012.com 663370825 948226568

Erabiltzailearen jarduna

Ikastaroa online: “Foruak”.

Izena emateko epea: 2014ko apirilak 25
Nabarraldek antolatua eta 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimenaren laguntzarekin.
Bideo-iragarkia Youtuben ikusgai: http://youtu.be/R3Z_kX8pmUg

Untzueta Nafar Gaztelua: Hitzaldi zikloa eta bestelako ekimenak

Orain dela mila urte inguru, XI. mendean, Nafarroako Erresuma indartsua zen garaietan, gaztelu bat eraiki zen Untzueta mendiaren tontorrean. Ondorengo mendeetan, betekizun garrantzitsua izan zuen gazteluak eta bertan izandako gertaerek eragin handia izan zuten Euskal Herriaren historian, eta nola ez, inguruko herrietan. Gertakizun haiek daude, hain zuzen ere, eskualdean gaur egunerarte iraun duten mitologiari lotutako kontakizun zaharren oinarrian.

‘Euskal Herria XVI-XX. Mendeetan’ 10 saioko historia ikastaroa Iruñean

1512ko konkistatik abiatuz eta XX. mende amaiera arte, euskal lurraldeen Historia ardatz hartuko du Euskokultur Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenak antolaturiko ikastaroak.

Iribas abertzalea eta Rajoy foruzalea?.

Gaur dela pare bat aste, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Saileko lan saio batean oso egoera bitxia gertatu zen. UPNkoa den Jose Iribas, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailburua, abertzaletzat jo zuen PPko parlamentaria den Amaya Zarranzek. Zergatik ?

Mutriku 1209an sortua ?

Zergatik da inportantea Nafarroako Historiaren inguruko Curriculuma aldatzea? Begira, oso erreza!


“Enneco” eskulturaren aurkezpena (2013ko urriak 4)

2013ko urriaren 4an, Iruñeko Kaskallueta Kultur Elkartean, Nestor Basterretxeak egindako “Enneco” eskultura aurkeztu genuen.

Arte-lan hau, Nafarroa Bizirik Fundazioak eta Bermeoko artistak sinatutako elkarlanerako hitzarmenaren ondorioa da. Eta bere helburua, “Enneco, haritzaren memoria” interpretazio zentroaren finanziazioa ahalbideratzea da.

Memoriaren Bataila: “Iruñea 1813”.

Aurtengo ekainean, Gamazadaren inguruko liburua aurkeztu genuenean, Memoriaren Batailan murgilduta geundela iragarri genuen. 2012. urtean Nafarroako konkistaren bataila historiografikoan, Nafar jendarte osoa, irabazle atera ginela ondorioztatu genuen. Historialariek egindako lanari esker, eta Nafarroako Historia beridaztea helburua duten eragileei esker, gaur, anexioa eta berdinen arteko hitzarmenen teoriak guztiz baztertuak daude. Gure Historia, hemendik beridazten hasiak garela esan dezakegu.

Ikastaroa: “Nafar Estatuaren Historia:VII-XVI. mendeak”

EuskoKulturren izango da (Errotxapea auzoa, Iruñea) urriaren 1etik aurrera, euskara eta gazteleraz, Bixente Serrano Izko eta Aitor Pescador historialarien eskutik. 

Nafarroa Bizirik Fundazioa eta Nestor Basterretxea artista elkarlanean

Fundazioak (2012ko udazkenean sortua) eta Etxarri Aranatz-eko udalak Nafarroako historia eta imaginario kolektiboa jasoko dituen Enneco, haritzaren memoria proiektua aurkeztu zuten 2013ko ekainean. Bi eragile hauek lanean ari dira proiektua herriko harizti batean kokatzeko asmoz (Basopokale eta Danbolintxulo batzen dituen bidearen hegoaldean).

1893ko udako sargoria. Gamazada garaia.

Gaur dela 120 urteko uda, ekainaren 4an hasi zen. Iruñeko karriketan elkartutako milaka lagunen arimek piztu zuten Nafarroako eguzkia, eta 1893ko udari hasiera eman zioten.

Abuztuaren 3an, BASTIDAko mugarriaren inaugurazioa (Baxenafarroan)

Nafarroako Gazteluak eta gotorlekuak mugarriztatzen jarraitzen dugu. Abuztuaren 3an Bastidan inauguratuko dena, jarri dugun 30.ena izanen da.  Ekimen honen inguruko informazio gehiago lortzeko, hemen klikatu !

“Memoriaren Bataila”, ekainaren 29an denok Noainera !

Hil honen bukaeran, ekainaren 29an Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenak antolaturik, berebiziko garrantzia duen beste efemeride bat izango dugu, Noaingo Batailarena, alegia. Gamazadan gertatu zen bezala, “galdutzat” eman dezakegu bataila izan zen Noaingoa ere. Baina 2013. urtean irabazten ari garen bataila baten erdian gaude, “Memoriaren Bataila”.

1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimenaren agenda (maiatzak 23, 24 eta 25)

Kaixo lagunak ! Hona hemen Nafarroa Bizirik ekimenetik datozen egunotarako prestatu ditugun ekitaldien inguruko informazioa. Agenda osoa ikusteko: http://www.1512-2012.com/?page_id=2486&langswitch_lang=eu

“Memoria historikoa zertarako den (II). Noaingo Bataila gogoan.” Iritzi artikuloa

Orain dela gutxi Beñi Agirrek idatzitako artikuloa irakurri ahal izan genuen. Bertan, herriek bere Historia ezagutzeko, eta ez ahaztutzeko, beharraz hitzegiten zigun. Azken finean, iragana-oraina-etorkizuna triangelua. Nik lekukoa hartu nahi diot, eta artikulo hau idazteko, Beñik jarritako izenburua lapurtu dut.

“Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak” liburua SALGAI.



Liburuaren fitxa teknikoa:

-. Hizkuntza: Elebidunez (euskara-gaztelera)
-. Orrialde kopurua: 200 orrialde
-. Irudiak eta testuak koloretan.
-. Egileak: Juan Mari Feliu, Iñaki Sagredo, Joseba Asiron eta Pello Guerra
-. Aurkibidea:
. Hitzaurrea (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena)
. Nafarroako konkistaren Mapa
. Gaztelu garrantsitsuen Mapa
. “Aspaldiko ametsa gogoan” artikuloa. Joseba Asiron
. “Erresuma defenditu zuten gotorlekuak” artikuloa. Iñaki Sagredo
. “Ibiltzen hasi aurretik” gomendioak.
. 15 ibilbideak: Zaitegi, Untzueta, Malvecin, Atxorrotz, Beloaga, Mendikute, Irulegi, Irurita, Zangozako Castellon, Orarregi, Ohiana, Gerga, Ibero, Bastida eta Garruze.
-. Salneurria: 15 euro (+ 3 euro bidalketa gastuak)
-. Salmenta lekua: Mañueta kalea 2, behea. Iruñea (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren egoitza)
-. Eskaerak: info@1512-2012.com

Gasteiz, Aita Santuaren bizileku 1522an

Vatikanoak Adriano VI.a Aitasantua aukeratu zuen 1522an. Gasteizen zegoen holandar apezpikua, Gaztelar erresumako gobernadore gisa. Nafarroaren kontrako guda prestatzen harrapatu zuen Adriano berri honek. Gartelar erresumako erregea zen Carlos I.ak lortu omen zuen izendapen hau, "presioen" bidez. Hona hemen eliza katolikoak Nafarroako Erresumaren konkistan jokatutako paperaren adibide argi bat. Gasteiz, beraz, Aita Santuaren bizileku izan zen une hartan.

Nafarroako Historiaren Kurrikulum berri baten alde

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, Nafarroako Historiaren kurrikuluma aldatzeko egiten ari garen ahaleginarekin bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Historia eta Nafarroako oroimen historikoa berreskuratzeko lanean diharduten eragileak, Hezkuntzako sindikatuak, argitaletxeak, historialariak, ikasle-elkarteak, guraso-elkarteak, eta ikastetxeetako irakasle eta zuzendari elkarguneak, bat egiteko beharra daukagu Nafarroako Historiak behar duen lekua har dezan.


Abenduaren 22ko Napar Festaren bideoak ikusgai

2012ko abenduaren 22an Iruñeko Anaitasuna Polikiroldegian ospatutako Napar Festaren bideoak ikusgai dituzue.
1512-2012 Nafarro Bizirik ekimenak antolatua, Nafarroako konkistaren V.mendeurrena dela eta, urte osoan egindako hamaika dinamikei "amaiera" emateko modu polit bat izan zen. Polita kakotxen artean idazten dugu, Anaitasunako ekitaldi horretan, 2013an ere, lanean jarraitzeko apostu garbi eta tinko bat agertu genuelako.

Hitzaldi zikloa Garesen: Iñaki Sagredo, Floren Aoiz eta "Memoria gune baten bila" dokumentalaren aurkezpena

1512-2012 Nafarroa Bizirik Ilzarbe Taldeak antolatua, urtarrilaren 22an hasita, otsailaren 8an eta otsailaren 22an, Garesko Vinculo Etxean arratsaldeko 8:30etatik aurrera, Nafarroako historia ardatz izango duten hiru hitzaldi eskeiniko dira. Laguntzaileen artean, Garesko Udala, Garesko Herri Liburutegia eta Info 7 irratia daude.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago