Teknologia albisteak

Mutriku 1209an sortua ?

Zergatik da inportantea Nafarroako Historiaren inguruko Curriculuma aldatzea? Begira, oso erreza!


Hona hemen, adibidez, Mutrikuko Udalaren webgunean, Gipuzkoako kostaldeko herri honen historia laburbiltzen duen orrialdea.

MUTRIKUKO HISTORIA:
Mutrikuko historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan jasotzen da(11000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze aroak zeharkatuz Brontze aroan lehen aztarna erromatarrak aurkitu ziren arte ez da aurkitu beste herriekin egindako truke aztarnarik.

Mutrikuk herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuei bezala, Gaztelako Alfontso VIII erregeak “ karta puebla” delakoa eman zionean. Kostaldeko herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion, zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio.



Eta sorpresa! Mutriku herria, gaztelarren konkista eta gero, sortzen da, 1209.urtean hain zuzen ere. Eta lehenago, basatiak eta animaliak, elkarren arteko jolas batean bizi al ziren ? Bisigodo talde ez-identifikatu bat "okupatzen" al zituen Mutrikuko lurrak ? Nafarroako Erresumaren inguruko aipamenik ez!.

Hau, adibide hutsa da. Hau bezalako hamaika adibide ditugu, bai eskoletako testu-liburuetan, baita gure herrietako web-orrialdetan eta kaleetan ere.

Gure Historia beridazteko garaia dela uste dugu. Urte ilun horiei argia emateko garaia, alegia. Gure Herriaren argia piztu dezagun !


Erantzun

Sartu