Sustatu logoa Teknologia albisteak

‘Euskal Herria XVI-XX. Mendeetan’ 10 saioko historia ikastaroa Iruñean

1512-2012
2014-01-30 13:50
Nafar Estatuaren Historia, VIII.-XVI. mendeak du izenburutzat, eta otsailaren 11a eta apirilaren16a bitartean ospatuko da Arrotxapea auzoko Euskokultur Mintegian.

Gaztelerazko saioak astearteetan izanen dira eta euskarazkoak ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Erderazkoetan Aitor Pescador izanen da irakasle, eta euskarazkoetan berriz Bixente Serrano.

Izen emateko epea zabalik

Matrikularen prezioa 50 euro da, eta izen-emateko aukera dago otsailaren 4a arte. Xehetasun gehiago jasotzeko, edozein zalantza argitzeko eta matrikula egin ahal izateko, antolatzaileek hiru bide zabaldu dituzte: www.euskokultur.com web orria, posta elektronikoa (info@euskokultur.com) eta 948 141812 telefono zenbakia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu