Informazioa eta dokumentazioa bildu, landu eta herritarrei bideratzeko eran jarri.
Hitzaldiak: Nafarroako Erresumari eta Untzuetako gazteluari buruzko hitzaldiak herri desberdinetan martxoan zehar.
Erakusketa: Gazteluaren eta bertan erabilitako guda tresnen maketak, informazio panelak eta abar prestatu ditugu, eta, hitzaldiekin batera erakusketak antolatuko ditugu herri desberdinetan.
Apirilaren 6an, nafar gaztelua bertan izan zela adierazten duen ikurra jartzea Untzeta tontorrean (Untzuetako nafar gazteluari buruzko oinarrizko informazioa grabatuta duen burdinezko plantxa). Egun horretan Untzuetara igoerak antolatuko dira herri desberdinetatik irtenda, ekitaldia eta ospakizuna egingo da eguerdian gailurrean eta, ondoren, herri bazkaria Arrankudiaga-Zollon.
Mundu guztia ekitaldi desberdinetan parte hartzera animatzen dugu.
Gure gonbidapena ontzat hartuko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
“Untzueta nafar gaztelua” lantaldearen izenean
Euskal Herrian 2014ko otsailaren 24an
-. Martxoaren 12an: “La situacion de la mujer navarra tras la conquista”
. Hizlaria: Amaia Nausia
. Arratsaldeko 7etan
. Jane Jauregian (Ugao)
. Erakusketa: Martxoaren 8an, Ugaoko Plazan eta Martxoaren 12an, Jane Jauregian.
-. Martxoaren 14an: “Untzueta Gaztelua eta Nafarroako Erresumaren konkista prozesuak”
. Hizlaria: 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimena
. Arratsaldeko 7etan
. Zeberioko Udaletxean
. Erakusketa, martxoaren 13tik 19ra Zeberioko Udaletxean.
-. Martxoaren 21ean: “Untzeta Nafar Gaztelua”
. Hizlaria: Iñaki Egiluz
. Arratsaldeko 7:30ean
. Arrankudiaga-Zolloko Gizarte Etxean
. Erakusketa, Martxoaren 21etik 25era Arrankudiagako Gizarte Etxean.
-. Martxoaren 30ean: Nafarroako Bandera Kukutze Mendian
. Irteera 11:30ean Arakaldoko Plazatik
. Ondoren, pintxoak herriko txokoan
-. Apirilaren 4an: “Untzueta Gaztelua eta Nafarroako Erresumaren konkista prozesuak”
. Hizlaria: 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimena
. Arratsaldeko 7etan
. Orozkoko Museoan
. Erakusketa, martxoaren 31tik apirilaren 6ra Orozkoko Museoan.
. Antolatzailea: Supelaur Kultur Elkartea.
. Babeslea: Orozkoko Udala.
-. Apirilaren 6an: Untzueta Gazteluaren mugarria zutik!
Goizeko 9:30ean zutabeak Arakaldo, Orozko, Zeberio, Ugao eta Arrankudiaga-Zollotik.
Eguerdiko 12etan, Untzueta gazteluaren mugarriaren inaugurazioa Untzetapikun.
Arratsaldeko 3etan, Herri Bazkaria Arrankudiagako Gizarte Etxean.
Erantzun
Sartu