Teknologia albisteak

“Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak” liburua SALGAI.



Liburuaren fitxa teknikoa:

-. Hizkuntza: Elebidunez (euskara-gaztelera)
-. Orrialde kopurua: 200 orrialde
-. Irudiak eta testuak koloretan.
-. Egileak: Juan Mari Feliu, Iñaki Sagredo, Joseba Asiron eta Pello Guerra
-. Aurkibidea:
. Hitzaurrea (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena)
. Nafarroako konkistaren Mapa
. Gaztelu garrantsitsuen Mapa
. “Aspaldiko ametsa gogoan” artikuloa. Joseba Asiron
. “Erresuma defenditu zuten gotorlekuak” artikuloa. Iñaki Sagredo
. “Ibiltzen hasi aurretik” gomendioak.
. 15 ibilbideak: Zaitegi, Untzueta, Malvecin, Atxorrotz, Beloaga, Mendikute, Irulegi, Irurita, Zangozako Castellon, Orarregi, Ohiana, Gerga, Ibero, Bastida eta Garruze.
-. Salneurria: 15 euro (+ 3 euro bidalketa gastuak)
-. Salmenta lekua: Mañueta kalea 2, behea. Iruñea (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren egoitza)
-. Eskaerak: info@1512-2012.com

Apirilaren 20an, larunbata, eguerdiko 12etan: Aurkezpen-prentsaurrekoa.


Kaixo lagunak !

Jakingo duzuenez, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, Nafarroako Gazteluen 15 ibilbide biltzen dituen gida-liburu bat argitaratu berri dugu. Ohar honen bidez, liburu honen aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.
Lehenengo bolumen honetan agertzen diren gazteluak, hauek dira: Gerga, Bastida, Irurita, Irulegi, Atxorrotz, Beloaga, Orraregi, Ohiane (Uharte), Untzueta, Ibero Dorrea, Zangoza, Zaitegi, Garrezu, Malvecin eta Mendikute.

Egitaraua eta oharrak:

Eguerdiko 12etan aurkezpen ekitaldia hasiko da. Bertan, liburuan parte hartu duten egileek hitza hartuko dute. Ondoren, hamaiketakoa eskeiniko dugu bertaratzen duen ororentzat.

Lekua aurkitzeko, "Sociedad Gastronómica Cultural Recreativa Kaskallueta, Plaza de Arriurdiñeta, 2, 31015 Pamplona, Navarra" sar dezakezue nabigatzailean.

Zuen partehartzearen konfirmazioa eskatu nahi dizuegu.

Besterik gabe, eta laster ikusiko garelakoan, agur bero bat !!

Zalantzak argitzeko edota konfirmazioa emateko,
jar zaitezte harremanetan gurekin:

info@1512-2012.com
663370825 (Sergio Iribarren)
948226568 (Nafarroa Bizirik ekimenaren bulegoa)

Erantzun

Sartu