Fundazioak (2012ko udazkenean sortua) eta Etxarri Aranatz-eko udalak Nafarroako historia eta imaginario kolektiboa jasoko dituen Enneco, haritzaren memoria proiektua aurkeztu zuten 2013ko ekainean. Bi eragile hauek lanean ari dira proiektua herriko harizti batean kokatzeko asmoz (Basopokale eta Danbolintxulo batzen dituen bidearen hegoaldean).
Nafarroa Bizirik Fundazioa buru belarri ari da herritarren, jendarte eragileen eta erakundeen inplikazioa bilatzen. Egitasmo handia dela jakitun, eta herri gisa egitasmo handiak behar direla sinetsita, auzolanean aritzea proposatzen du Fundazioak. Izan ere, Enneco, haritzaren memoria zerbait bizia izango da, herritarrek bultzatua eta elementu anitz izango dituena.
Norabide horretan, gaur, ostegunean, abuztuaren 22an, urrats garrantzitsu bezain ederra eman dugu Nestor Basterretxearen eskutik, bere bizi lekuan, Idurmendieta Hondarribiko baserrian. Bertan, eta azken hilabeteetan izandako elkarlanaren ondorioz, Nestor Basterretxeak eta Nafarroa Bizirik Fundazioko lehendakari Patxi Abasolo Lopez-ek izenpetu dute euskal artistak Enneco, haritzaren memoria proiektua finantzatzekoFundazioari emango dion artelana, horretarako espresuki egingo duena.
Udazkenean Nafarroa Bizirik Fudazioak Basterretxearen lana jarriko du Etxarri Aranatz-eko Memoria parkean. Horrekin batera, gaur adostutako Hitzarmenaren arabera, Fundazioak salgai jarriko ditu Basterretxearen eskulturaren serie mugatua, beti ere, proiektua finantziatzeko.
Argazkia: Imanol Elizalde. “Basterretxea eta Abasolo eskulturaren estudioa eskuan”
Erantzun
Sartu