Teknologia albisteak

Ikastaroa: “Nafar Estatuaren Historia:VII-XVI. mendeak”

EuskoKulturren izango da (Errotxapea auzoa, Iruñea) urriaren 1etik aurrera, euskara eta gazteleraz, Bixente Serrano Izko eta Aitor Pescador historialarien eskutik. 
Orreagako gatazkatik eta 1512ko konkistara arte, Nafarroaren Historia subiraua ardatz hartuko du Euskokultur Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenak antolaturiko ikastaroak. Nafar Estatuaren Historia, VIII.-XVI. mendeak du izenburutzat, eta urriaren 1a eta abenduaren 19a bitartean ospatuko da Arrotxapea auzoko Euskokultur Mintegian. Gaztelerazko saioak astearteetan izanen dira eta euskarazkoak ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Erderazkoetan Aitor Pescador izanen da irakasle, eta euskarazkoetan berriz Bixente Serrano.

Saioz saio, honakoak dira jorratuko diren gaiak: Urte ilunak (778-900), Iruñeko Erreinuaren lehen zabalpena (905-1000), Baskoniako bertze lurraldeak 1000 urtera arte, Antso III.a Nagusia eta haren oinordekoak (1004-1076), Iruñeko Erreinutik Nafarroako Erreinura (1076-1194), 1194-1212: Nafar Estatuaren krisia, Txikiagoturiko Nafarroa (1200-1400), Berreskuratzeke leudekeen lurraldeak (1200-1400), XV. mendeko konbultsioak, Nafar Estatua eta Europa (1494-1512), Urte erabakigarriak (1512-1530) eta Nafarroako konkista eztabaidan.

Matrikularen prezioa 50 euro da, eta izen-emateko aukera dago irailaren 24a arte. Xehetasun gehiago jasotzeko, edozein zalantza argitzeko eta matrikula egin ahal izateko, antolatzaileek hiru bide zabaldu dituzte: www.euskokultur.net web orria, posta elektronikoa (info@euskokultur.com) eta 948 141812 telefono zenbakia.

Harremanetarako

Mikel Haranburu (Euskokultur Fundazioa): info@euskokultur.com; 948 141812.
Aitor Pescador: apescador@alumni.unav.es
Bixente Serrano Izko: bixentizko@gmail.com

Erantzun

Sartu