Teknologia albisteak

Memoriaren Bataila: “Iruñea 1813”.

Aurtengo ekainean, Gamazadaren inguruko liburua aurkeztu genuenean, Memoriaren Batailan murgilduta geundela iragarri genuen. 2012. urtean Nafarroako konkistaren bataila historiografikoan, Nafar jendarte osoa, irabazle atera ginela ondorioztatu genuen. Historialariek egindako lanari esker, eta Nafarroako Historia beridaztea helburua duten eragileei esker, gaur, anexioa eta berdinen arteko hitzarmenen teoriak guztiz baztertuak daude. Gure Historia, hemendik beridazten hasiak garela esan dezakegu.

Lehen aipatu dugun bezalaxe, aurtengo ekainean, orain dela 120 urte gertatutakoa argitzen helburua zuen liburu bat argitaratu genuen: “Gamazada 1893-1893, etengabeko konkista”. Gure ustez, biurte horretan gertatutakoaren inguruan sakontzeak, gaurko egoera ulertzeko ahaleginean, guztiz baliagarria da. Azken finean, gure armarriaren kateetatik etengabeko tira ta tiraz ari gara. Madrildik etorritako erasoak eta murrizketak, Foruak eta burujabetza eztabaidaren jopuntuan.

 

Orain, 1813.urteari begira jarriko gara. Espainako Independentzia Gerra. Eta Iruñean zer gertatu zen? Eta Donostian zer gertatu zen?. Abuztuaren 31ean Donostiko ospakizunen aitzakiarekin, bestelako irakurketa batetaz jabetu ginen, ez ziren frantziarrak izan hiria suntsitu zutenak, alegia. Eta Iruñean zer gertatu zen 1807tik 1813arte ? Nork kanporatu zuen Frantziako ejerzitoa? Zergatik antolatu zen gerrilla bat Mina eta Espoz buruzagiekin ? Nola bizi izan zuten Espainako ejerzitoaren setioa Iruñeko biztanleek ? Zer ospatu nahi du Iruñeko Udalak urriaren 31ean egingo duten “txirigotarekin”? Galdera gehiegi desfile militar baten kutsua izango duen kalejira soil baten bidez erantzun ahal izateko. Ez gara sartuko antolatu duten erakusketaren inguruan mintzatzera … horrek ere beste gutun baterako emango luke eta.

 

Gure ustez lotsagarria da Espainar Historiografiak, kasu honetan, gure Historiarekin egiten ari duena. Nafarroa bi estatu handien menpe egoteak akulturazio prozesu etengabea pairatzea besterik ez digu ekarri, ekonomikoki ekarritako ondorioetan erreparatu gabe, noski. Horrek ere, beste gutun baterako emango liguke. Akulturazioaren aurrean, Memoriaren Batailaren balioa azpimarratu nahi dugu berriro. Herriz herri, eskolaz eskola, gure Historia guk idatzi nahi dugulako. Menpekotasun egoerak Historiaren errelatoan bere eragina badu, beraz, deskonkistaren garaian gauden honetan, errelato hori aldatzeko beharrean gaude ere. Eskoletan ematen den kurrikulumetatik hasita, Wert eta antzekoek bultzatutako legeen gainetik, eta espainar historiografiatik bultzatutako “zentzurik gabeko perfomancetariano”. Animo, Nafarroaren Historia beridazten ari gara eta.

 

Sergio Iribarren Galbete

1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimeneko koordinatzailea.

Erantzun

Sartu