Teknologia albisteak

“Enneco” eskulturaren aurkezpena (2013ko urriak 4)

2013ko urriaren 4an, Iruñeko Kaskallueta Kultur Elkartean, Nestor Basterretxeak egindako “Enneco” eskultura aurkeztu genuen.

Arte-lan hau, Nafarroa Bizirik Fundazioak eta Bermeoko artistak sinatutako elkarlanerako hitzarmenaren ondorioa da. Eta bere helburua, “Enneco, haritzaren memoria” interpretazio zentroaren finanziazioa ahalbideratzea da.

Basterretxea eta Nafarroa Bizirik Fundazioaren ordezkariak parte hartu zuten aurkezpen honetan, artelanaren zergaitiak eta esanahiak azalduz. Aipatu beharra dago, aurkezpen honetan, lagunez eta eragile ezberdinetako ordezkariez lagunduak izan ginela. Mila esker denoi !

Eskultura honen erreprodukzio bat jasoko dute Nafarroa Bizirik Fundazioaren alde 2000 edota 6000 euroko dohaintza ematen dutenek, Basterretxeak sinatuta, eta agiri legal guztiekin. Modu honetan eskertu nahi dugu auzolan honen aldeko ekarpen ekonomikoak.

2012ko abenduan abiatutako auzolan hau aurrera doa, eta laster berri gehiago eman ahal izango dugu. Adibidez, hurrengo pausua, eskultura honen erreprodukzio erraldoi bat Etxarri Aranatzen irekiko dugun etorkizuneko “Enneco” zentroaren sarreran kokatzea izanen da.

Gure Historiak merezi duen interpretazio zentroa hurbilago daukagu, baina bidearen hasieran gaude, beraz, animo!

  Informazio gehiago:
  www.enneco.org

  Mila esker eta laster arte !

  Nafarroa Bizirik Fundazioa.


Erantzun

Sartu