Teknologia albisteak

Abuztuaren 3an, BASTIDAko mugarriaren inaugurazioa (Baxenafarroan)

Nafarroako Gazteluak eta gotorlekuak mugarriztatzen jarraitzen dugu. Abuztuaren 3an Bastidan inauguratuko dena, jarri dugun 30.ena izanen da.  Ekimen honen inguruko informazio gehiago lortzeko, hemen klikatu !

. Abuztuak 3 . (Larunbata). Bastidan (BaxeNafarroa)

-. Eguerdiko 12etan: “Angelus” kantua, Trinketean.
-. 1 etan: MUGARRIAREN INAUGURAZIOA, Arkuen Plazan. Aurreskua
-. 2 etan: Ohorezko arnoa, Arkuen Plazan
-. 3:30etan: Herri Bazkaria Arkuen Plazan

PASAKA Txapelketa Trinketean (Goizeko 9etatik arratsaldeko 6ak arte )
Kale Animazioa: Pluriel Kantu Taldea (Bastidako emakumeak), Esperantza Dantza Taldea eta Txalaparta.


Bastidako Herriko Etxetik etorritako ordezkariak eta Nafarroa Bizirik ekimeneko kideak. Erdian, Bastidako mugarria. (Iruñean, 2013ko uztailaren 22an)

BASTIDA: (Plakaren testua)

« 1312an Luis I.a « Setatia » Nafarroako erregeak Clarenza herria eta bastida sortu zuen, Nau Peciada izeneko gotorleku edo dorrea kokatua zen lekuan. Gotorleku hau 1283an eraikia izan zen, Aran errekatik (Aturri ibaiaren adar ttipietako bat) Baionara eta itsasora joateko bidea ematen zuen portua zaintzeko.

Frantziaren edo Ingalaterraren alde ziren noble feudalen gatazka bortitzak zirela eta, erregeak Nafarroako erresumaren ipar aldeko muga zaintzeko bastida hau eraiki zuen. Bastida Clarenza bastida (herri berri) guzien planoak segituz eraikia izan zen, erdiko plaza batekin. Garai hartako foruek erranik, herritarrek astean merkatu bat egiten ahal zuten eta urte guziz hamabost eguneko bi azoka handi.»

Testua: Iñaki Sagredo Garde

Informazio gehiago: www.1512-2012.com

Erantzun

Sartu