Teknologia albisteak

Iribas abertzalea eta Rajoy foruzalea?.

Gaur dela pare bat aste, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Saileko lan saio batean oso egoera bitxia gertatu zen. UPNkoa den Jose Iribas, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailburua, abertzaletzat jo zuen PPko parlamentaria den Amaya Zarranzek. Zergatik ?

 

Iribas jaunaren ausardiarengatik izan zen. Horrela pentsatu zuen behintzat Zarranz andereak. Hezkuntza Sailburuak Madrilgo Ministeritzak duen beka sistema kritikatzea besterik ez zuen egin, nafartarren kalterako dela argudiatuz. Iribas, aldiz, berehala utzi zuen argi bere “konstituzionaltasuna”, inoiz, hemen, baietza jaso duen Espainako Konstituzioaren defendatzailea dela, alegia.

Beste aldetik, egun hauetan, Espainako Gobernuburua den Mariano Rajoy, foruen defendatzaile sutsuaren antzera agertu zaigu berriro, hots, Nafarroako Foruaren aldekoa. Baina, ba al daki Rajoy jaunak zertaz ari da Forua aipatzen duenean? Edota, ba al dakigu nafartarrek zertaz ari da Rajoy Nafarroako Erresuma burujabearen Legeak aipatzen dituenean?. Ba, nire ustez, ez bata, eta ez bestea.

Bi adibide hauen harira, Pedro Esarte Muniainek idatzitako liburu baten izenburua gogora ekarri nahi dugu, etengabe errepikatzen den egoera baita: “Nafarroa estatuaren aurrean”. Konkista aspaldi gertatu zen, gaur dela 800, 500 eta iaia 400 urte, baina bere ondorioak gaudaino heltzen direla esan dezakegu. Konkista honek asimilazio kultur-politikoaren itxura hartu du, eta behintzat, bi oinarri ditu; alde batetik, “banandutak elkartuak baino lehen”, eta bestetik, Nafarroako Foruen kontrako etengabeko erasoa. Gogoratu beharra dago, Foruek, ez Hobekuntzarekin, ez Hitzarmenarekin, ezta atzerri diren erregioekin zerikusirik ez duela.

Foruen inguruko eztabaida gaurdaino heldu zaigu, eta espainar politikoek, maltzurtasunez, lurralde hauek dituzten “pribilegioen” inguruan mintzatzen dira. Eta Espainako batasuna aipatzen dute, Espaina bakarra, handia eta librea. Ez da diskurtso berria. XVIII.en mendearen bukaeraino joan ahal gara holakoak ikusteko, baita 1833.urtera ere, 1841an, 1893an, 1918an, 1931an edota 1978.urtera. Gaur, Madrildik, gure armarrian jarri zizkiguten kateak estutzen jarraitzen dute.

Iribas “abertzaleak” badaki, eta Rajoy “foruzaleak” ere. Estatuarekin izandako “hitzarmenek” miseria eta menpekotasuna besterik ez digu ekarri. Gamazadatik 120 urte pasa diren honetan, atzo izan zela ematen du.


Sergio Iribarren Galbete
1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimenaren koordinatzailea.
Iruñean, 2013ko urriak 9

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago