Teknologia albisteak

“Memoriaren Bataila”, ekainaren 29an denok Noainera !

Hil honen bukaeran, ekainaren 29an Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenak antolaturik, berebiziko garrantzia duen beste efemeride bat izango dugu, Noaingo Batailarena, alegia. Gamazadan gertatu zen bezala, “galdutzat” eman dezakegu bataila izan zen Noaingoa ere. Baina 2013. urtean irabazten ari garen bataila baten erdian gaude, “Memoriaren Bataila”.


Duela 120 urte, 1893ko ekainaren 4an, manifestazio handi batek Iruñeko karrikak hartu zituen. 20 mila lagun, Nafarroako txoko guzietatik etorritakoak, Gamazo ministro espainarrak ezarri nahi zuen Legearen aurka, eta Foruen berezarpenaren alde mobilizatu ziren. Biurte horretan, 1893-1894, herritar mugimendu inportante bat egon zen gure lurraldean, “Gamazada” ezizenarekin gaurdaino heldu dena. Aurten ere, gure atzean daukagun Foruen Oroitarri honek, bere 110. urteurrena betetzen du. Oroitarri hau, Gamazada horrek utzi digun lekuko fisiko bakarrenetako bat dugu, gainera, modu ofizialean inauguratu gabe dagoena.

Gertaera horien inguruan gehiago sakontzeko nahian, 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimenetik, liburuxka bat ari gara prestatzen, hil honen 27an, hemen bertan aurkeztuko duguna: “Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista”.

Liburu hau argitaratzeko, norbanakoen, udalen eta kultur elkarteen laguntza ari gara jasotzen, liburuaren zenbait aleen aurrerosketaren bidez. Oraindik, eskaerak egiteko denborarik badagoela gogoratu nahi dugu.

Gure ustez, gure Historiaren pasarte hau, garrantzitsua bezain ezezaguna da, gehien bat, XIX.mendeko zein gaurko Nafarroa ulertu ahal izateko. XIX.mendea, nafar jendartearentzat, mende iluna izan zen. Orain dela 120 urte, oso argi zeukaten zer galdu genuen 1512.urtean. Arturo Kanpion, ekaineko manifestazioa, Foru monumentuaren eraikuntza, 1819ko aberri-mugimendua, Nafarroako Diputazioaren jokabidea …

Honekin lotua, hil honen bukaeran, ekainaren 29an Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenak antolaturik, berebiziko garrantzia duen beste efemeride bat izango dugu, Noaingo Batailarena, alegia. Gamazadan gertatu zen bezala, “galdutzat” eman dezakegu bataila izan zen Noaingoa ere. Baina 2013. urtean irabazten ari garen bataila baten erdian gaude, “Memoriaren Bataila”. Honen inguruan, eta Noaingo hitzorduarekin bat eginez, hilabete osoko egitaraua prestatu dugu.

-. Hilabete osoko egitaraua:

. Ekainak 4, asteartea, arratsaldeko 7:30etan: MAHAINGURUA Errotxapea Peñan. “La sociedad navarra en el siglo XVI”. Hizlariak: Pedro Esarte Muniain, Tomas Urzainqui eta Patxi Abasolo. Antolatzailea: Errotxapea 1512-2012 Nafarroa Bizirik

. Ekainak 8, larunbata, eguerdiko 12etatik aurrera: Kasedako Gazteluaren mugarria inauguratuko dugu. Goizeko 9etan, mendi martxa bat aterako da Zangozatik Kasedaraino. Antolatzailea: Kaseda Herria.

. Ekainak 8, larunbata: Garruzeko mugarriaren inaugurazio ofiziala. Antolatzailea: Garruzeko Herriko Etxea eta Nafartar Naturalak.

. Ekainak 13, osteguna, arratsaldeko 8etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena Bermeoko Nestor Basterretxea kultur etxean. Antolatzaileak: Zantzue Kultur Elkartea eta Independentistak Sarea.

. Ekainak 15, larunbata, goizeko 9etatik aurrera: Mendi Martxa Lizarrako gazteluetara eta bisita gidatua Toño Ros historialariarekin. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.

. Ekainak 15, larunbata, arratsaldeko 7etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena eta “Enneco” proiektuaren aukezpena Beireko Kultur Etxean. Antolatzailea: Beireko Auzolana.

. Ekainak 19, asteazkena, arratsaldeko 7:30etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena Urretxun. Antolatzailea: Urretxuko Gaztetxea.

. Ekainak 20, osteguna, arratsaldeko 7etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena eta “Enneco” proiektuaren aukezpena Noaingo Kultur Etxe zaharrean. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.

. Ekainak 22, larunbata, eguerdiko 2etan: Herri Bazkaria Noaingo Txarrantxulo Elkartean. Ondoren Fermin Valenciaren kantaldia. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.

. Ekainak 23, igandea, eguerdiko 12etatik aurrera: Gaztelugatxeko mugarria inauguratuko dugu. Goizeko 9etan zutabean aterako dira Bermeotik. Antolatzailea: Zantzue Kultur Elkartea eta Independentistak Sarea.

. Ekainaren 27an, osteguna. Egun osoan zehar: “Memoriaren Bataila Eguna”. Bookcrossing ekimenak Nafarroako Historiaren leku esanguratsuetan. Eguerdiko 12etan, “Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista” liburuaren aurkezpena Iruñeko Foruen Monumentuan.

. Ekainaren 29an, larunbata, goizeko 9:30etatik aurrera: Noaingo Bataila gogoan, “Konkistak darrai, memoriak ere bai”. Antolatzaileak: Nabarralde, Orreaga Fundazioa eta Nafarroa Bizirik ekimena.

. Ekainaren 29an, larunbata, arratsaldean: Arazuriko Jauregiaren mugarria inauguratuko dugu. Antolatzailea: Oltza bailarako 1512-2012 Nafarroa Bizirik.

1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimena
Iruñean, 2013ko ekainak 4.

 

Erantzun

Sartu