
Durangoko Azokak “DA PRO!” jardunaldi profesionalak antolatuko ditu abenduaren 1etik 4ra. Azken bi edizioetan ez bezala, aurten 4 egun iraungo du eta musika zein beste diziplina batzuk landuko dira (familiei zuzendutako musika, ikuskizunak eta tailerrak, literatura-lan batek ikus-entzunezko mundurantz jarraitu behar duen prozesua, artista batek bere ibilbide profesionalerako behar dituen baliabideak…).
Mutrikoko Gaztetxeak 20 urte bete ditu aurten, eta Mutrikuko Gazte Asanbladak ospakizuna antolatzeko jarduera egitarau bat antolatu du, "Mutrikuko Gaztetxea, 20 urte auskan" lemapean. Azaroaren 5ean hasten da egitaraua mahainguru batekin eta ekintza nagusia hilaren 20an egingo dute: Gaztetxe Eguna.
OpenStreetMap (OSM) proiektuan modu erraz batean ekarpenak egiteko tresna bat euskaratu da: StreetComplete aplikazio mugikorra. Gainera, euskarazko Wikipediaren eskutik tutorial bat ere prestatu da, Wikipediak erakutsi ohi duen kartografia OSM-ko mapak baitira funtsean. Lehen Hezkuntzarako tutoriala da, haurrek egiteko moduko gauza da, baina nagusiek ere egin dezakegu ekarpena, jakina.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia: harria eta herria” izenburua duen ekitaldia egingo du Deban datorren azaroaren 6an. Hitzaldiak, harri-jasotzaile eta harri-zulatzaile erakustaldia, Merkatu Txikia, irteerak eta bestelako jarduerak antolatu dira, goizez eta arratsaldez. Karst edo formazio karstikoak dira Euskal Herriko geologiako ezaugarri berezkoenetako bat.
Berria egunkariak sortutako BERRIA Ikasgela ekimen berriak 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak bilduko ditu, hezkuntza komunitateari material osagarria eskainiz. Azaroaren 3an aurkeztuko da Zoom bidez, eta nahi duten irakasle guztiek parte hartu ahal izango dute. Ekarpenak eta proposamenak jasoko ditugu. Izena eman nahi baduzu, sartu hemen.
Lanarteak, euskararen langile profesionalen elkarteak, bigarren biltzarra egin zuen atzo Azpeitian. Duela aste batzuk aurkeztu genuen hemen Lanartea elkartea
Atzokoan, orain arte erakunde honek egin dituen urratsen errepaso bat egin zuten, eta konpromisoa hartu aurrera jarraitzeko.
Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa. Lehenengo eta behin, albiste on bat: Azken bi urteetan Euskal Herrian gehien saldu diren marka eta modeloetan, ia guztietan ezarri daiteke euskaraz hizkuntza nagusi gisa. Modelo batzuetan, lehen hizkuntza euskara ezartzeaz gain, aukera izango duzu bigarren hizkuntza bat ere aukeratzeko (adibidez, gaztelania bada 2.a, Whatsapp euskaraz ez dagoenez, bigarren hizkuntza horretan agertuko zaizu aplikazio zehatz hori). Kasuistika aztertuko dugu jarraian.
Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure iPhonea. Batetik, albiste txar bat, Apple etxeak ez du euskaratu nahi bere iOS sistema eragilea, iPhoneetan dabilena. Hala ere, funtzio batzuetarako hizkuntza bat hobesten duzula markatu dezakezu, eta hor euskara agertzen da. Horrek baditu onura batzuk eta jarraian azalduko dizugu nola egin euskaratze partzial hori.
Batek baino gehiagok erreparatu dio Facebook-eko Zuckerberg-en aste honetako iragarpenei: Meta eta metabertsoa, euskarazko terminoak dira (ere)!
Joan den astean komentatu genuen nola euskarazko Wikipediak antolatu duen ostiralera kaleratuko den Asteko WikiErronka. Ez da ostiraletan Wikipediak egiten digun eskaintza bakarra, beste kontu interesgarri bat da Weeklypedia asteroko buletina, zeinak dagoeneko urtebete egin duen martxan urri honetan.
Eusko Jaurlaritza Zure Hatz Marka Euskaraz kanpaina sustatzen hasi da aste honetan, mugikorretan sistema euskaratu dezagun. Bideotutorialak prestatu dituzte nola euskaratu modelo erabilienak, eta lehiaketa bat ere bai, TikTok eta Instagram bidezkoa, #EginEragin izenekoa.
Facebook konpainiak izen berria du aurrerantzean: Meta. Facebook ez da desagertzen, konpainia nagusiaren produktu bat da, baina norabide berrian badirudi Metabertso (Metaverse) erako produktu sorta bat bultzatu nahi duela bereziki.
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uzartzeko, euskal jokozaleen komunitatea indartzen joateko. Baina aurtengo edizioan, Europako hizkuntza gutxituek ere izango due tokia.
Laudioko Lamuza parkeak lau itsas edukiontzi jarri ditu azken hilabeteetan Ponpeia gisa ezagutzen denaren inguruan. Udalerriak ikuspuntu kulturala izan dezan da proiektu berri horren helburu nagusia. Laudioko Kultur Laborategia (Kulturlab) proiektu horren bultzatzaile nagusia da. Kultur Laborategia berritzailea, integrala, dinamikoa eta modernoa dela esan daiteke eta kultura lokala sustatzea dauka helburu. Hilean behin Laudioko gazte sortzaileei erraztuko zaie espazioa beraien artea askatasunez erakutsi dezaten. Momentuz espazioa iragankorra izanen da, izan ere, udalak azaroaren 5era arte baimendu du proiektua.
Gaurko egunez, orain lau urte, Kataluniako Parlamentuak herrialdearen independentzia aldarrikatu zuen. Hori dela-eta, Errepublikaren aldeko Kontseiluak independentzia-aldarrikapen hura argitaratu du 24 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Nolabaiteko izaera sinbolikoa du kontuak, faktikoa baino gehiago, baina hortxe dago, Joxe Aranzabalek gogoratu digu Twitterren, eta hona ekarri dugu.
Pandemiak behartutako etenaren ondoren, Kalekak, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak bere 31. edizioa egin ahal izan zuen uztailean. Orain Kaleka 2022ko 32. ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du, abenduaren 6a arte.
2021eko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia azaroaren 11n egingo da Iruñean. Pil-pilean den gaia du abiapuntu bezala: Migrazioak eta harrera linguistikoa. Jardunaldian erronka horri arrakastaz erantzuteko gakoak identifikatzeko saiakera egingo da. Horretarako gaia ikuspegi desberdinetatik lantzen duten pertsonak elkar topatzea eta solastea erraztuko da. Egoeraren deskribapena egiten duten ikerketak, erakunde publikoetatik eta hezkuntza-komunitateetatik martxan dauden egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko da eta aditu zein arituen arteko iritzi trukerako guneak bideratuko dira.
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) ezagutarazteko mintegi bat antolatu da bihar, urriak 27, Donostian, eta online emango dute streaming eran. Honela aurkeztu du ekitaldia Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: "2021ean lanketa berezia egin da ingurune digitalaren esparruan eta aukera hau baliatu nahi izan dugu bildutako datuekin lanketa sakonago bat egiteko. Horretarako, gaian adituak direnengana jo dugu, ale monografikoan aurkituko dituzun artikuluak eta elkarrizketa osatzeko." Adierazle sistemak, azken batean, euskararen erabilpen eta agerpen datuak neurtzen ditu hainbat parametrotan (asko teknologikoak).
Koruro Gasteizko bi lagun gazteren artean sortu den webgunea da. Euskara irakaslea da bat eta ingeriaria bestea. Hezkuntza irakasgaiak zabaltzeko egindako webgune erraz eta bisuala da, gaztelaniaz dago, baina atal interesgarri bat ere badu, euskarara gaztelerara hurbildu nahi dutenentzako
HiTZ zentroa CLARIAH-EUS egitasmoa bultzatzeko workshop edo mintegia antolatzen ari da. CLARIAH-EUS egitasmoaren xede nagusia da Humanitateetako eta Gizarte Zientzietako ikertzaileentzat beharrezko diren baliabideak eskaintzen dituzten europar ikerketa-azpiegitura digitaletan parte hartzea, eta era berean, euskarazko eta euskararako baliabideak sortzea. Hortik gogoa euskal eragileekin minteg bat egiitekoa. Datorren azaroaren 26an jarri dute hitzordua, goizeko 9:00etatik 14:30era.