Teknologia albisteak

Allande Sokarros euskaltzale zuberotarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-10 : 11:15
Allande Sokarros euskaltzale, itzultzaile, politikari, euskaltzain urgazle eta kazetari zuberotarra, bart gauez hil da, subitoki nonbaot, Euskal Irratiek gaur goizean jakinarazi duen bezala. 64 urte zeuzkan.

1957. urtean sortua Zuberoako Etxebarre herrian, euskaltzale sutsua izan da Allande Sokarros. Politikan, Iparretarrak (IK) taldean militatu zuen, eta kartzela ere ezagutu zuen horregatik: borroka klandestinoa eta ez armatua egin izan zuela adierazi izan zuen gerora. 21. mendean, Xiberoko Herri Elkargoko presidenteorde izan zen.

Kazetaritzan, Euskaldunon Egunkaria sortu zuen lantaldean lan egin zuen, Mundua sailean eta Zuberoako imformazioa ematen. Berrian kolaboratzen ere jarraitu zuen. Xiberoko Botza irratiaren kolaboratzaile ere izan zen hainbat urtetan.

Zenbait liburu argitaratu zituen: Maule-Lextarre (Asisko Urmeneta eta Dom Campistron marrazkilariek ilustratua=Züberoa Herria (Jean-Louis Davantekin lankidetzan), Ziberoko Egünaria 19. mendeko agerkariaz lan bat Jean Mixel eta Marcel Bedaxagarrekin, eta hiztegi ttipi bat, Euskara Batua-Zuberera / Zuberera-Euskara Batua.

Interneten bloga zeukan, eta Twitterren ere aktiboa zen oso (@etxebarre). Zubereraz jardun eta ikasteko podkast batean ere kolaboratzen zuen, XiberoKazt-en, eta horko jardunaren berri emanez egin zuen bere azken txioa asteartean.

Haren erreseinak, BerrianArgian.

Erantzun

Sartu