Teknologia albisteak

'Iceta Legearekin' automatikoki zentsuratu ahal izango dira ditu Youtube, Instagram eta Twitch-eko zuzenekoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-14 : 09:12

Ikus-entzunezko legeaz ari gara hedabideetan azkenengoetan, baina Espainian beste lege bat onartu da berriki, Europako Batasuneko arau batzuk estatuta egokitzeko, eta hor ere badago saltsa. Iceta legea zabaldu da onartutakoaren izen gisa, eta besteak beste Interneteko zuzenekoak bat-batean eteteko bidea irekitzen du. Iceta esaten zaio Miquel Icetagatik. Iceta Espainiako Gobernuko Kultura ministroa da uztailetik, katalana da, PSCko buruzagi izana zenbait urtez.

Lege-dekretuak Europak arlo digitalean egiten dituen eskaeretako batzuk jasotzen ditu, eta atea irekitzen dio zuzenean ixteko 'streaming' plataformetan, hala nola YouTube, Instagram edo Twitch plataformetan.

Azaroko lehen astean sartu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Errege Lege Dekretua, "Iceta Legea" izenez ezagutzen dena, sektore digitalaren eta teknologikoaren funtzionamendua zehatz-mehatz arautzen duena, eta horrek sare sozialei eta plataformei ere eragiten die. Hemen kontsulta dezakezue testua.

Lege berriaren helburuetako bat omen da sare sozialetan eta plataformetan egile-eskubideak defendatzea, Ondorioz, testuaren atabera erabiltzaileek beren profiletan partekatzen dituzten edukien erantzule egingo dira, eta baimena eskatu beharko dute irudi babestuak argitaratzeko orduan. Halakorik gertatzen ez bada, "Lineako edukiak partekatzeko zerbitzu-emaileak baimenik gabeko egintzen erantzule izango dira".

Hala ere, lege horren 73. puntuak nabarmentzen duenez, plataformek "ekitaldi hori zuzenean ematen dutenean, sarbiderik gabe utzi ahal izango dute (eduki emisioa) edo webgunetik kendu ahal izango dituzte". Horrek esan nahi du Twitchek, YouTubek edo Instagramek zuzenekoa itxi beharko dutela erabiltzaileak babestutako eduki bat erakusten duen unean, eta, hala egiten ez badute, erantzukizun oso larriei egin beharko dietela aurre.

Plataformek ezin dituzte banan-banan kontrolatu erabiltzaileek egiten dituzten zuzenekoak, lan-karga oso handia izango litzatekeelako. Horregatik, algoritmo automatikoak izango dira zuzenekoetan edukia babestuta dagoen ala ez berrikusiko dutenak. Horrek aukera ematen du azterketa zehaztugabeak egiteko eta egile-eskubiderik ez duen bideo bat ezabatzeko.

Streamer batzuk, dagoeneko, lege honen aurka posizionatu dira, adierazpen askatasuna murriztuko dutela uste dutelako eta 'zentsura algoritmikoa' ere aipatzen dutelako, bideoak automatikoki eteten direlako, zuzenean edo geroago, inolako berme judizialik gabe.

Lege honen inguruan gehiago jain nahi izanez gero, gaztelerazko medioetako erreferentzia batzuk hemen:

Legea bera, BOE buletinean.

Erantzun

Sartu