Teknologia albisteak

Abian da kaixomaitia.eus eta elkar argitaletxearen artean antolatutako “kontaketa erotikoen II. lehiaketa”

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-07 : 10:20

Azaroren 16an jarri zen abian kaixomaitia.eus eta Elkar argitaletxearen artean antolatutako kontaketa erotikoen lehiaketaren 2. edizioa, iazko lehen edizioaren arrakastari jarraipena eman nahirik.

2007an sortu zen KaixoMaitia harremanetarako webgunea eta 2016an bloga abian jarri zuten, sarean euskarazko edukiak sortu eta zabaltzeko asmoarekin. Orduz gero, 400 testutik gora zabaldu dituzte, orotarikoak, kontaketa erotikoak nagusiki.

Aurtengo lehiaketan, iaz bezala, 18 urtez gorakoek parte hartu ahal izango dute eta testuek 6.000 eta 20.000 karaktere artekoak izango dira, euskaraz idatziak eta publikatu gabeak. Testuak bidali ahal izango dira 2021ko abenduaren 31 arte eta urtarriletik hasita hasiko dira kaixomaitia.eus atariaren blogan publikatzen, urte osoan zehar.

Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute: Dorleta Kortazar Alkoz ipuin kontalaria, Antxiñe Mendizabal Aranburu idazle eta editorea, eta Iñigo Arandia Galarraga webguneko kudeatzailea. Hiru epaimahaikideek zortzi finalista aukeratuko dituzte jasotako lanen artean, 2022ko otsailaren 28 bitarte. Saridunak martxoan ezagutuko dira, berariaz antolatuko den ekitaldian eta bertan ebatziko diren sariak ondorengoak izango dira:

  • 1.go saria: 1.000€ + 100€ko elkar opari txartela + liburu sorta
  • 2. saria: 500€ + 100€ko elkar opari txartela + liburu sorta
  • 3. saria: 250€ + 100€ko elkar opari txartela + liburu sorta
  • 4-8. saridunak: 100€ko elkar opari txartela + liburu sorta

Lanak aurkezteko ondorengo formularioa bete beharko da Lehiaketaren oinarriak atarian daude irakurgai.

Erantzun

Sartu